- Deba, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Urnieta, Andoain, Billabona, Tolosa, Bidania, Errezil, Azpeitia, Azkoitia, Urretxu, Zumarraga, Ordizia, Legorreta, Altzo, Tolosa, Ibarra eta Berastegi zeharkatuko ditu gaurko egunean zehar Korrikak.

Gipuzkoako udalerrietan barrena ibili ondoren, Nafarroara itzuliko da Korrika, Leitzatik Berara erreleboz errelebo euskararen aldeko mezua eskualdatuz, eta, handik, Iparraldera egingo du jauzi bihar goizean goiz.

Azken-aurreko egunean Iparraldean ibiliko baita Korrika, igandean Errekaldetik Donostiara iritsi baino lehen. Aurreikuspenen arabera, goizeko 07.36ean aldera Errekaldetik sartuko da Korrika Gipuzkoako hiriburuan.

Une horretatik aurrera, jaia izango da nagusi kale eta plazetan. Pandemiaren eraginez aurreikusitakoa baino urtebete beranduago amaituko da Donostian 2.500 kilometroko ibilbidea, eta horrek izugarri bizitu du jendearen ospatzeko grina.

Donostian dena prest dago Korrikaren azken egunean parte hartu nahi duten guztiei harrera egiteko. 12.30ean, azken txandarekin, argituko da lekukoak barruan daraman mezu sekretuaren edukia eta egilea bera. Jakina, une gogoangarri horren aurretik eta ondoren, jai egitaraua zabala eta askotarikoa da.

Boulevarda, Alderdi Eder, Kaia, Zuloaga plaza, Konstituzio plaza, Trinitate plaza, Gipuzkoa plaza eta Sarriegi plaza izango dira iganderako prestatuta dauden jardueren agertokiak. Kontzertuak, txikienentzako ikuskizunak, aukera aunitz, eta milaka pertsona bertara-tzea espero den hitzorduaren aurrean, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute antolatzaileek.

Agur-ekitaldi formala 12.30ean izango da Boulevarden, Bageraren Atzean Zuloa proiektuko aurpegi ezagun diren Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu aktoreek aurkeztuta.

Inolaz ere, igandean 22 edizio hau arrakastatsu izateko ahaleginean jardun duten milaka pertsonengandik agurtu aurretik, etapatxo batzuk falta dira oraindik, ekimenaren mezua praktikara eramateko: "Gantxoz, bi paretaz zein botez, baliabide ani-tzekin, eta guztiok hitza emanez. Ekin, eragin eta eginarazi. Ekin Korrikari".

Ea iragarpenak bete eta eguraldia ere lagun izaten dugun, euskararen aldeko jai paregabe hau jendez lepo eta arrakastaz blai amaitzeko. Hemen dator Korrika!

Donostia Añorga 7.36

Alde Zaharra 9.05