Errezilen ospatuko da bigarrenez Eskola Txikien Jaia ekainaren 12an
34. Eskola Txikien Jaiaren prestaketa lanetan dabiltza buru-belarri Errezilgo herritarrak, urterik urte mantendu den Eskola Txikiak Bizirik lelopean.
Eskola txikien komunitatea beste behin elkartzeko aukera izango da Errezilen ospatuko den jaia. Antolaketa lanak burutzeko sei lan-talde sortu dira: salmenta lanak, zerbitzuen antolaketa, ikuskizunak, komunikazioa, kudeaketa ekonomikoa eta trafikoa. Hauen guztien ardura koordinazio taldeak hartu du.
Atzo Zizurkilen eskainitako prentsaurrekoan logotipoa ere aurkeztu zuten. San Martin herri eskolako irakasleak dinamizatuta irailean antolatutako logo erakusketatik aukeratu zuten Jaiaren irudia.
Errezilgo San Martin eskolan 54 ikasle dabiltza une honetan: 19 Haur Hezkuntzan eta 35 Lehen Hezkuntzan. Ikastetxeko zuzendari Miriyam Urrutibeaskoak nabarmendu zuenez, San Martin “eskola publikoa da. Zerbitzu publikoa eskaintzen du, aukera berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatuz; hurbiltasuna, aniztasuna eta kohesio soziala erdigunean jarri nahi ditu”.
Ekainak 12ko hitzorduan “denontzako erakargarriak izango diren ekimenak” antolatuko dira, hala adierazi zuten behintzat Ainhoa Aiertza eta Alaia Agirretxe ikasleek.
2022koaren ondoren, Lizartzak helduko dio eskola txikien jaiaren lekukoari.
Más en Sociedad
-
Del pasado al futuro: FIRST LEGO League Euskadi sumerge a jóvenes en la arqueología
-
Estos son los galardonados en los Euskal Selekzioa Sariak 2025
-
Juan Carlos Olaeta es nombrado nuevo director general de Kristau Eskola
-
El Fiscal retira la acusación a la mujer del 'caso Zestoa' tras declararse víctima de maltrato