-Udalerriko baliabideen eta gizarte-zerbitzuen premiei buruz egindako azterlanen arabera, biztanleen ia laurdenak 65 urtetik gora izango ditu 2031n, eta horietatik 500 baino gehiagok 80 urte baino gehiago; beraz, ordurako, mendekotasuna duten pertsonak %38 inguru haziko direla aurreikusten da.
Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak atzo adostu zuten gizarte-beharrizanetarako erabilera anitzeko azpiegitura berri bat eraikitzea Garmendialde inguruan, bi erakundeen artean “zaintza-ekosistema bat” bultzatzeko helburuarekin.
Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortak prentsaurrekoa eskaini zuten zentro berria eraikitzeko erabakiaren berri emateko, bai eta zentro hori udalerriko Garmendialde inguruan dagoen Perdillegi azpieremuan kokatuko dela jakinarazteko ere.
Eraikin berria egitea “urrats berri bat da” bi erakundeek 2020ko abenduan sinatu zuten hitzarmena bete-tzeko ibilbidean. Hitzarmen horren helburuetan aipatzen zen “pertsonen zaintzaren eremurako tokiko arreta integraleko ekosistema bat bultzatzea, berrikuntza sozialaren bidez”.
Azpeitian dagoeneko badago “gizarte-zerbitzuen eta zaintza-zerbitzuen estaldura zabala, beraz, oso oinarri sendoa dago jauzi bat gehiago egiteko”, azaldu zuen alkateak, eragile publikoen, profesionalen eta kolektibo sozialen konpromisoaren eta inplikazioaren aldeko apustua eginez.
Peñak azpimarratu zuenez, “etorkizuneko erronka, zaintza horiek komunitatearekin eta gizarte-berrikuntzarekin bateratzea da, udalerrian ekosistema aurreratua sortuz. Eta guzti horren erdian kokatuko da” Garmendialdeko eraikin berria. Azpeitian bezalaxe, tankera horretako “tokiko zaintzako ekosistemak” sustatuko dira Usurbilen, Pasaian, Hernanin, Zestoan eta Urretxun ere.
Protesta. Trabajadoras de residencias, que participaban en una manifestación convocada por ELA y LAB en Donostia, intentaron ayer entrar por la fuerza al Palacio Foral, donde se vivieron algunos momentos de tensión con el personal de seguridad del edificio que les impidió el acceso. La Diputación condenó “la violencia empleada contra algunos trabajadores de la institución foral, que han sufrido empujones y han sido golpeados” por algunos manifestantes. Tras los momentos iniciales de tensión, finalmente se permitió acceder a cuatro representantes de ELA y LAB que pidieron una reunión con la diputada de Políticas Sociales, Maite Peña. Los representantes sindicales explicaron que en el interior del edificio les han comunicado que el mismo lunes responderán a su petición.