- Elhuyar euskara-gaztelania hiztegi elebidunak 25. urteurrena ospatzeko, webgunea eta gailu mugikorretarako aplikazioa berritu ditu. Kontsulta-sistema errazagoa gehitu zaie, eta, aldi berean, euskarazko hitz baten itzulpena gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ikusteko aukera eskaintzen du.
Elhuyarrek atzo jakitera eman zuenez, euskara-gaztelania hiztegi elebiduna 1996an hasi zen Euskal Herriko ikastetxe, liburutegi eta etxeetako apaletan lekua har-tzen, eta handik hiru urtera eman zuen jauzi digitala.
2013az geroztik, aldi bereko kontsultak egin daitezke euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegietan, ordenagailuen eta gailu mugikorren bitartez.
Mende laurdena ospa-tzeko, web orriaren diseinua eguneratu zaio; eta Dabilena web corpus atariari esker, hiztegiko sarreretan adibideak agertzea gehitu.
Bestalde, euskaraz zuzen idazten eta hitz egiten laguntzeko aldizka argitaratzen diren gomendioak ere kontsulta daitezke.