Adrian Arana: "Klase ordu asko dira baina, azkenean, ohitzea da"
-Noiztik zaude Maizpiden?
Nire bigarren kurtsoa da, abuztua pasa dut hemen.
-Zerk ekarri zintuen barnetegira euskara ikastera?
B2a atera nuen orain dela bi urte, baina gero bi urte hauek euskara erabili gabe egon naiz, lagunekin hitz egiteko izan ezik. Irakasle izan nahi dut eta horretarako EGA behar dut.
- Lea más: Se cambian vacaciones por saber euskera
-Pandemia dela eta, dudatan izan al zinen etortzeko?
Ez nuen dudarik izan. Banekien hemen protokolo batzuk zeudela eta aforoa mugatua zela. Oso zaila da koronabirusa saihestea, baina hemen dauden neurriekin, uste dut saihets daitekeela.
-Gomendioren bat emango al zenieke Maizpidera etortzen pentsatzen ari direnei?
Etorri nintzenean beldur nintzen, banekien eta klase asko zirela. Azken finean, zortzi ordu egoten gara klasean, baina gero, ohitzea da. Lehenengo egunak gogorrak dira, baina ohitzen zarenean, azkar pasatzen dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Oriana, la novena borrasca de 2026: viento, olas, lluvias abundantes y nieve en cotas bajas
-
Récord histórico de población: se superan los 49,5 millones de habitantes en el Estado
-
Juan Bautista "Mate": "Urte osoan zehar bihotzean daramagun zerbait kanpora ateratzea da inauteria niretzat"
-
Emakumeak Zientzian se clausura con un manifiesto “por la ciencia del futuro”