Loiolako basilikan ospakizuna, baina prozesiorik gabe
San Inazio eguna izan zen atzo eta, beti bezala, Loiolako santutegian ospatu zen. Nahiz eta covid-19k baldintzatzen duen bigarren San Inazio eguna izan, elizkizuna egon zen Loiolan. Bakartxo Tejeriak parte hartu zuen Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria den San Inazioren egunean.
Iaz bezala, urruntze soziala, gel hidroalkoholikoa eta maskarak protagonista izan dira berriro ere, eta, 2020an bezala, ez da Azpeitiko Udaletxeko plazan agintariei egin ohi zaien harrerarik egin.
Ondorioz, aurten ere ez da izan Loiolako santutegirantz urtero ordezkari instituzionalek oinez egiten duten prozesiorik.
Hala ere, ordezkaritza instituzionalik izan da, bai, Loiolako basilikan egindako ohiko eukaristian, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea buru zelarik; bertan izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramailea eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako diputatua, besteak beste.
Mezan, eukaristia eskaini duen Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, San Inazioren bizi-ibilbidearen 500. urteurrenean oinarritu du bere homilia. Ospakizun horiek maiatzaren 20an hasi ziren, 1521ean Iruñeko gazteluaren defentsan santua zauritu zen eguna gogoratuz.
Temas
Más en Sociedad
-
Solo dos de los 45 turrones analizados por la OCU superan el aprobado nutricional
-
Condenan a un año de prisión a la madre que secuestró a sus hijos para no vacunarlos contra la covid
-
Más de 6.000 personas disputarán en la 40 edición de la San Silvestre de Donostia
-
Euskadi activa el aviso amarillo este jueves y viernes por viento de más de 100 km/h y olas de más de 3 metros