AEK-k 80 ekitalditik gora egingo ditu igandean
Herri guztietan erakundearen mezua irakurtzeaz gain, bi abesti entzungo dira
- 80 ekitalditik gora egingo ditu AEK-k igande honetan Euskal Herri osoan zehar Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren baitan. Eguerdiko 12.00etan ordu erdiko ekitaldi xumeak egingo dira, unean uneko osasun neurrietara egokituta, eta helburua euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazara-tzea izango da.
Ekitaldien artean, AEK-ren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan: batetik, Euskal Herrian Euskaraz ezaguna, eta bestetik, egun horretarako propio sortutako Lekukoa mingaina bertso-rapa.
Bestalde, erakundeak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuen diru-bilketa kanpainak zabalik jarrai-tzen duela webgunean, Korrika atzeratzeak eragindako zorpetzeari aurre egiten laguntzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno español confirma otros dos positivos por peste porcina y un foco de gripe aviar en Catalunya
-
Condenan a dos menores por intentar asesinar a otro en Donostia
-
Fallece Cecilia Giménez, la restauradora del 'Ecce Homo' que dio la vuelta al mundo
-
La calidad del aire en Euskadi ha sido "buena" durante más del 90% de días del año