M-8 | Manifestazioak deitu ditu mugimendu feministak
Jakitun dira, osasun-murrizketek zaildu egingo dituztela "ohiko mobilizazio-moduak"
- "Osasun murrizketek" "ohiko mobilizazio moduak" oztopatuko dituztela onartu arren, emakumearen eguna den martxoaren 8rako Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu hiru euskal hiriburuetan, Iruñean eta Baionan.
Erakunde feministaren ordezkariek atzo aurkeztu zituzten Donostian martxoaren 8rako aurreikusitako ekitaldiak, eta "kalea salaketarako gune" izan dadin saiatuko omen dira, nahiz eta mugikortasuna murriztuta eta mugatuta egon.
Hala, manifestazioak iragarri zituzten martxoaren 8rako Donostian (18:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik), Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan; baita bestelako mobilizazioak hainbat herritan ere.
"Beti ere erantzukizunez jokatuz, emakumeak, transak eta lesbianak datorren martxoaren 8an kaleak eta plazak hartzera animatu nahi ditugu", gaineratu zuten.
Kolektibo horren ustez, covid-19aren pandemiak "dimentsio askotariko krisi sistemikoa azaleratu du, ez soilik osasun arlokoa". Horregatik luzatu dute mobilizazio egun horretan parte hartzeko gonbita, "sisteman pitzadurak sortzeko helburu irmoarekin".
"Krisi hau ez zen pandemiarekin hasi, eta Euskal Herriko mugimendu feministan ez gara isilduko, ezta geldirik geratuko ere. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista eta koloniala apurtzeko, feminismoan antolatu behar dugu, eta borroka kolektiboan tinko eutsi. Hain zuzen ere, bizitzei eusteko eta botere-harremanak errotik aldatzeko erantzukizuna kolektibizatu ahal izateko", aldarrikatu zuten.
Temas
Más en Sociedad
-
A prisión la madre del feto hallado en un congelador en Toledo por presunto asesinato
-
Rescatan a 23 personas a bordo de dos pateras arribadas a Cabrera y Formentera
-
Suecia: el ejemplo de un país libre de humo
-
Familiares de personas con dependencia de Gipuzkoa denuncian falta de apoyo al ejercer la guarda