Zirkua Gabonetan
Italiako zirkoak bat egin du Ilunben Txirri, Mirri eta Txiribitonen bertsio gaztearekin
- Zirkuaren magia Donostiara itzuli da, covidak egoera zaildu arren. Magia zertzelada bat ia ezinbestekoa den garai honetan, Italiako Zirkuak bat egin du Txirri, Mirri eta Txiribitonen bertsio gaztearekin, egoera latz honi aurpegi on eta alaia jartzeko asmoz (atzo hasita eta urtarrilaren 1ean eta 4an); gaur eta urtarrilaren 2an, 4an 9an eta 10ean, berriz, Gari, Montxo eta Joselontxo izango dituzte lagun.
Urtarrilaren 10era arte, handiek zein txikiek jauzi eta zilipurdiekin gozatzeko aukera izango dute Ilunben, edukiera mugatuko karpa klimatizatu batean; jakina, osasun-kontrol guztiak behar bezala bermatuta. Eguberriotan, inoiz ez bezala, familiako gazteenek barre egiteko premia dute, inork bizi nahi ez zituen gertakariak ahazteko etenaldi dibertigarri bat bizitzeko aukera izan; eta horretarako Asier Burguete ere bertan izango da urtarrilaren 4an, 6an, 7an eta 8an. Sarrerak Circo Italianoren webgunean eta leihatilan bertan eros daitezke. Sarrera doakoa da bi urtetik beherako haurrentzat, heldu batekin etorriz gero. / Argazkia:
Temas
Más en Sociedad
-
El Ayuntamiento de Bergara deberá dotar de armas a la Policía Local
-
La Universidad del País Vasco rompe con Israel y renuncia a 247 millones en proyectos de investigación
-
La Audiencia archiva las denuncias contra 17 médicos por presuntas filtraciones en la OPE de Osakidetza
-
Euskadi activa este jueves el aviso amarillo por temperaturas muy altas, con máximas de 35 grados