Bederatzi positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan
Azken orduetan COVID-19a zuen egoiliar bat hil da
DONOSTIA - Azken orduetan, COVID-19a zuen Bergarako Mizpirualde zentroko erabiltzaile bat zendu da. Bestalde, Zumarragako Argixaoko bi pertsonak eta Donostiako Lamourouseko zazpik positibo eman dute, eta beste zortzi adinekok gaixotasuna gainditu dute, Mizpirualdeko batek, Alai Etxeko seik eta Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzako beste batek.
Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat, eta, gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak zortzi zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (2), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (26), La Paz (1), Berra (9), Lamourous (20) eta Hermano Garate-San Ignacio (1), eta Zumarragako Argixao (10). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 73 COVID-19 kasu positibo daude.
Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 50 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 82 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 34 pertsona hil dira.
Temas
Más en Sociedad
-
El precio de las uvas se dispara hasta un 83%: estos son los supermercados que más han subido su coste
-
Japón anuncia la creación de la primera IA que razona como un ser humano
-
La AP-636 se cortará totalmente en Bergara, sentido Beasain, del jueves noche al viernes
-
ELA critica que se publifique el servicio de ambulancias sin garantizar la continuidad de la plantilla