Hernaniko egoitzako erabiltzaile batek positibo eman du COVID-19an
Kaltetutako pertsona Eibarko Ospitaleko solairu sozialean dago eta egoitzako egoiliarrei eta langileei PCR probak egingo zaizkie
DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean astebetez kasu positibo berririk atzeman gabe egon ondoren, azken orduetan Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroko egoiliar batek positibo eman du COVID-19an. Eibarko Ospitaleko unitate sozialera eraman da, egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko Gipuzkoako erreferentziazko zentrora. Gaur goizean positiboaren berri izan ostean, datozen orduetan PCR probak egingo zaizkie erabiltzaile guztiei, baita harremanetan egon diren langileei ere. Ondorioz, aldi baterako etenda geratzen dira zentroko irteerak eta bisitak.
Azken kasu horrekin, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean zazpi COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean: sei Donostiako Hermano Garate - San Ignacio egoitza-gunean, eta bat Hernaniko Santa Maria Magdalenan. Zazpi pertsona horietatik bi ospitalean daude, eta gainerako bostak Eibarko Ospitalean. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, bi pertsona hil dira COVID-19rekin, Hermano Garate - San Ignacio zentroko egoiliarrak.
Temas
Más en Sociedad
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet
-
El consejero de Salud supervisa las obras del hospital de Arrasate
-
Comienza este jueves en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos
-
Una de las víctimas del masajista lo veía "como un padre sustituto", según una ertzaina