COVID-19aren aurkako terapia pertsonalizatuak lortu nahi dituzte
Donostian egoitza duen Ibermática informatika enpresak proiektua babestuko du Alcaláko Unibertsitatearekin batera
- Donostian egoitza duen Ibermática informatika enpresak COVID-19aren aurkako terapia pertsonalizatuak lortzeko ikerketa proiektu bat babestuko du, Alcaláko Unibertsitearekin adostu duen akordio baten bidez. "Pazienteen karakterizazio biomedikoa indibidualizazio terapeutikorako" izena du ekimenak eta Melchor Álvarez de Mon Immunitate-Sistemako Medikuntza eta Gaixotasuneko katedradunak zuzenduko du.
Oraindik birusaren aurkako txertorik ez dagoenez, COVID-19arekin gaixotuta dagoen pertsona bakoi-tzak une bakoitzean zer botika eta zer tratamendu behar dituen jakitea da ikerketaren asmoa, gaixoak sendatzeko helburuarekin.
Horretarako, odoleko immunitate-sistemaren zelula-osagaiak aztertzen eta karakterizatzen ari dira, 300 gaixo infektaturen lagina osatzeko. Pazienteak pasatzen duen gaixotasunaren fase bakoitzak sendagai eta tratamendu espezifiko bat behar ditu, eta orain arte ez dituzte zehatz-mehatz definitu.
Proiektu horretan CSIC, Príncipe de Asturias Unibertsitate Ospitalea eta ikertzaile independenteak ere sartu dira, eta, bigarren fase batean infekzio akutua gainditu duten pazienteen immunitatearen jarraipena egiteko protokoloa ezarri nahi dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Colapso en la N-1 en Andoain por un camión averiado
-
Donostia y Gasteiz acogerán el XIX Congreso Internacional sobre el Exilio Vasco
-
El rector de la EHU pide al Gobierno vasco que suba la financiación un 51% en 2026
-
Osakidetza adelanta la vacunación de la gripe para toda la población y con cita previa