Astigarragako Zapiain sagardotegia izan da XIX. Sagardo Lehiaketako irabazlea. Epaimahaiak sagardoetxe honek egiten duen sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoa jarri ditu balioan. Edizio honetan parte-hartzaile kopurua nabarmen igo da eta 27 sagardogile lehiatu dira. Lortutako puntuazioaren arabera, hiru kategoriatan banatu dira sagardoak: urrea 72 puntutik gora, zilarra 65 eta 72 puntu artean, eta brontzea 60 eta 65 puntu artean. 17 etxek lortu dituzte 60 puntu baino gehiago.