- 2020ko euskara arloko dirulaguntza deialdia onartu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helburuak honako arlo hauek finantzatzea izango da: euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak (elkarteen bitartez); euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak (udalen bitartez); eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak (IKT eragileak).

"Guztira 957.000 euro bideratu dira deialdi honetara eta, beharrak handiagoak badira, zuzkidura handitzeko aukera dago", azaldu zuen atzo goizean Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Diputatuen Kontseiluan hartu ziren erabakiak azaltzeko egin zuen prentsaurrekoan.

Pasa den urtean, dirulaguntza deialdi honi esker, 151 proiektu finantzatzen lagundu zuen Aldundiak, euskararen sustapenarekin lotutakoak guztiak.