Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak
UZEIrekin lankidetzan, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko paratu da
Hizpide nagusia bihurtu zaigu azken asteotan COVID-19 gaixotasuna, eta pandemia horrek denon bizitzetan dagoeneko izan duen eta izango duen eragina ere ez da nolanahikoa. Horren harira, hitz ugari ikasi behar izan ditugu gehienok, albisteetatik nahiz osasun-arduradunen esanetatik, eta ohikoenak jasotzeko saioa egin du Euskaltzaindiak UZEIrekin batera prestatu duen lexiko berrian.
Lexikoan oinarritzat hartu dira Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa, beste iturri batzuen artean. Horiekin batera, euskarazko komunikabideetan (orokor nahiz eta espezializatuetan) pandemia honi buruz hitz egiterakoan nagusi den erabilera ere kontuan hartu da. Koronabirusaren oinarrizko lexikoa, halere, gaiarekiko lehen hurbilpen-saioa baino ez da, eta, beraz, ez da prestatu exhaustiboa izateko helburuarekin.
Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabaki zuen iaz, eta bi erakundeon arteko lankidetzaren emaitza da gaur plazaratu den lexikoa.
Temas
Más en Sociedad
-
Los Mossos inician el desalojo del B9 de Badalona, el mayor asentamiento de migrantes de Catalunya
-
Las ayudas de gafas y lentillas para menores de 16 años llegan este miércoles
-
Caso Zestoa: "Querían alguna reacción mía para tildarme de violento"
-
Los gitanos siguen generando poca o ninguna simpatía, denuncia un informe