Etorkizuneko irakasleentzako urtebeteko praktikak
Lomcerekin akabatzeko lege proiektuak aldaketak ekarriko dituela iragarri du Celaa Hezkuntza ministroak
madril - Lomcerekin akabatzeko lege proiektua dela eta, Isabel Celaa Hezkuntza ministroak irakasle prestakuntzan aldaketak egongo direla iragarri du. Hartara, etorkizuneko irakasle berriek urtebeteko praktika tutelatuak izango dituzte lanean hasi aurretik.
Legealdi honetan Kongresuko Hezkuntza Batzordean egindako aurreneko agerraldian azaldu du hori Celaak, PP, Ciudadanos, Vox eta UPNren kritikak jasoz. Izan ere, azken hauek zenbait erkidegotan gaztelaniaz ikasteko arazoak egotea eta doktrinamendu kasuak existitzea deitoratu dute. PSOE eta Elkarrekin Podemosek, ordea, Lomceren indargabetzea txalotu dute.
“Irakasleen lanbidearen erreforma oso gai garrantzitsua da duela urte batzuetatik, eta progresiboki lanbide konplexu moduan barneratzeko prozesuan dago. Medikuen eta epaileen kasuan gertatzen den bezala, zorroztasun eta kontu handiz egin behar da”, adierazi du Celaak.
Gaur egungo sisteman, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan irakatsi ahal izateko, ezinbesteko baldintza bakarrak hauekin lotutako gradu bat izatea eta gero master bat egitea dira. Azken honetan, praktikak sartzen dira. Era berean, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatuta egoteko beharra dago, eta ikastetxe publikoetan lan egiteko intentzioa izatekotan, oposizio bat gainditu behar da. Gainditzekotan, hiru hilabeteko praktikak burutuko dituzte irakasleek, autonomia erkidegoek arautzen dituzten eskarmentuzko irakasleen gidaritzapean.
Temas
Más en Sociedad
-
El PNV de Gipuzkoa reafirma su apoyo a la solución de la Diputación para el nudo de Bazkardo
-
Educación incrementa en un 4,84 % el capítulo de personal para reforzar las plantillas
-
La Ertzaintza ha detectado 75 incidencias en las pulseras telemáticas desde 2024
-
Pautas para detectar si un vídeo viral ha sido creado con inteligencia artificial