Birziklapenaren sektoreak 5.000 lanpostu eta 500 milioi euroko fakturazioa du
donostia - Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa gaur amaituko da Donostian eta, guztira, estatuko eta nazioarteko 200 profesional inguruk parte hartu dute. Bertan Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak atzo jakinarazi zuenez, "birziklapenaren sektorea" bikoiztea da helburua, 2030erako lurralde honetako ekonomia berdea 10.000 enplegura iristeraino.
Asensiok azaldu zuen gaur egun birziklapenaren sektoreak 5.000 lanpostu eta 500 milioi euro inguruko fakturazioa duela Gipuzkoan, eta helburua dela "2030. urterako zifra horiek bikoiztea eta ekonomia berdea gure lurraldean 10.000 enpleguraino iristea".
Berrerabilpenean oinarritzen den ekonomia zirkularra "aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egiteko giltzarria ez ezik, Gipuzkoaren etorkizunerako ere funtsezkoa da aberastasun eta ongizate iturri gisa", gaineratu zuen foru diputatuak.
Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketak gaur jarraituko du, hainbat erakundetako kideen ordezkaritza batek GK Recycling, Gipuzkoako berrerabilpen eta birziklatze klusterraren parte diren sektoreko enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak bisitatuko baititu.
Horrela, bertatik ezagutu ahal izango dituzte gure lurraldean garatzen ari diren aurrerapenak eta proiektuak, bai eta lankidetza-loturak ezarri ere.
Hain zuzen ere, Andoaingo Plastigaur eta Donostiako Ekogras enpresak, Ceit zentro teknologikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola bisitatuko dituzte. - M. Tolosa
Temas
Más en Sociedad
-
Los Mossos detienen a 20 miembros de una banda dedicada al cultivo y tráfico de marihuana
-
Detenidas 32 personas en Valencia por estafar más de 320.000 euros con el método del 'hijo en apuros'
-
Un joven de Olaberria, herido en el encierro por un varetazo
-
La EHU inicia el lunes la matriculación del alumnado de grado del curso 2025-26, con 20.638 preinscripciones