HILABETE askoko lanarenondoren, herrizherri dabil GureZirkua. Poxpolo pailazoa(Iker Galartza, Goenkale, VayaSemanita, Poxpolo eta konpainia)eta Don Martin (Joseba Usabiaga,Goenkale, Handia) aurkezlea gidaridirela, karpa barruan martxandira lurreko eta aireko akrobaziak,malabareak, kontorsioa, zuzenekomusika, magia, labana jaurtitzailea?Izan ere, lehen zirku euskaldunakiturri askotatik edaten du,zirku handiek duten erritmoarekin,baina zirku txikiek dutengoxotasun eta gertutasunarekin.
Nola ez, zirkua benetakoa izandadin, atarian palomitak eta edarifreskoak ez dira falta, ezta erekarparen inguruan lotarako karabanaketa furgonetak, makillajerakotxokoak, komunak eta arropazaldatzeko kamerinoak? Ekaineanbidea hasi zuenetik, atsedenikgabe ari da Gure Zirkua osatzenduen artista taldea, hara eta hona,Euskal Herri osoan zehar. Adi ibili,beraz, datozen egunetan Zirkuabadator! mikrofono hotsa leihotikentzuten baduzu.
EUSKARA HUTSEAN Lehen euskalzirku ibiltariak ekainean abiatuzuen bere lehen bira eta uda osoadarama Euskal Herrian barrenaemanaldiak eskainiz. Eta denagure hizkuntzan. Euskara hutseanegiten den lehen zirku ibiltaria baitaGure Zirkua. “Batzuek galdetzendute: euskaraz al da zirkua?,zoritxarreko izango balira bezala.Guk beti erantzuten dugu: Hala dabai, zorionez”, dio Iker Galartzak,Gure Zirkuko Poxpolo pailazoak.
Hala ere, zirkuak ez dizkio ateakinori ixten: “Inondik inora ere.Ingelesak, eskoziarrak edota katalanakizan dira gure ikuskizuneaneta arratsalde atsegina pasa dutelaesan digute”, kontatu du Galartzak.Izan ere, bere esanetan,zirkua internazionala da. “Pailazoekeuskaraz eskatuko dituzteboluntarioak eta txarteldegikoakeuskaraz agurtuko zaitu, zirkuaosatzen dugunon hizkuntza euskaradelako. Euskaraz ulertzen ezdutenei, ordea, ulertzen dutenhizkuntzan egiten saiatuko gara,eta ez badakigu, keinu bidezkonponduko gara. Akrobataz,magiaz eta gainerako guztiazhizkuntza unibertsalean gozatukodugu guztiok”, gaineratu duGalartzak.
Tronpeta eta txirularen musikalagun, ongietorria egin digu akrobatak,soka gainean aurreskuadantzatuz. Aurrerago ere entzunditugu Xabier Leteren Habanera etaMikel Laboaren koplak. Tarteanzur eta lur utzi gaitu magoak eskapismoarekin,barre egin duguPoxpolo eta Don Martinen artekoelkarrizketekin eta jendaurrerairteteko urduritasuna ere sentitudugu. Ordu eta erdi luzekoikuskizuna motz geratu zaigu,baina konturatzerako Erromako eta Greziako antzinakoherentzia jaso dugu, ohitura zaharragaurkotu dugu, Gure Zirkuakantzinako arte eder hau “egi bihurtueta modernizatu baitigu.
HERRIZ HERRI Amezketan, Aian,Ordizian, Zumaian, Ondarroan,Gorlizen eta orain Zarautzen. Hirihandiak ohituta egongo dirazirkua haiekin izaten, baina herrietanez da ohikoena izaten. Halaere, “harrera izugarria” izan duGure Zirkuak. Bi asteko egonaldiakegiten ditu ikuskizunak eta sarrerakagortuta dioen kartela eskegibehar izan dute hainbat eta hainbatetan.Egia esan, ez da karpaerraldoia, baina lagun dezentekabitzen dira: 260 pertsonarentzakoeserlekuak daude toldo gorri,berde eta horipean. Sarrera hamabieuro. “Harrituta gaude, izugarripozik, batez ere, aurrera goazelako.Hiru hilabeteko bidaia betedugu dagoeneko eta zirkua behineta berriz betetzen ari gara. Jendeapozik irteten den seinale”, ustedu Iker Galartzak.
BATZEN GAITUENA Gure Zirkuadu izena, ikuskizuna artistena etaikusleena delako. “Jendeak beresentitzen du zirkua, bere herrikoartistak garelako. Sarritan atzerriarekinlotzen dugu zirkua, nahigabe, urrunetik datorren horretaraohituta gaudelako. Gureaurkezleak, ordea, ez du Dimitriizena, Garazi, Iraitz, Ekain,Ibon, Unai, Irati, Ane Miren,Iker, Elene edo Joseba baizik.Horrek ez du esan nahi atzerritarrikezin denik batu gureikuskizunera. Zirkua aberatsagoegingo duen norbait aurkeztenbazaigu, berak ere bere sentitukodu ikuskizuna eta ongi etorriaizango da. Abiapuntua, baina, horida”, dio Galartzak. Gure Zirkuazirku ibiltaria izateaz gain, zirkukoeuskal artistentzako topagunea erebada. Hainbat diziplinatako euskalartistek bat egin dute bertan. Hala,Euskal Herriko zirku artistentzakoerakustoki bat ere bada.
Sare sozialetan erantzun zabalaizan du ikuskizunak. Irakurri ditugunhitzen artean, polita, zoragarria,goxoa, txukuna eta xarmantanabarmentzen dira. “Horiekzirkua oso gurea dela pentsaraztendigu”, azaldu du Galartzak. Etaezin beste era batera izan: “Gurekulturaren maitaleak gara eta gurekulturari ertz guztietatik heldunahi izan diogu zirkuan”.DIRU-
LAGUNTZARIK GABE Dirulaguntzezgaldetu duenean, EuskoJaurlaritzan hutsune handi batdagoela jabetu da Galartza. “Arteeszenikoentzat bai, baina zirkuarentzatez”. Harriduraz hartu zuenerantzuna zirkuaren sortzaileak.“Gurea ez al da arte eszeniko bat?Ez al da proposamen kultural bat?”, bota du galdera. Ez dutehalako aitorpenik jaso erakundeenaldetik, zirkuko langileek azokasaltzaile eta txurro saltzaileen taldeberean sinatzen baitituzte kontratuak.“Saltzaile horiekiko errespetuguztiarekin diot, txurroak izugarrigogoko ditut eta, baina antzerkia,musika eta dantza biltzendituen ikuskizuna kultura ez bada,ez dakit nora goazen” salatu duGalartzak.
Egoera kezkagarria dela dio aktoreak,sarritan kultura bera zer denere definitzen zailtasunak baititugu.Taldearen ilusioa eta gogoa,ordea, sasi guzti horien guztiengainetik daudela erakutsi diguGure Zirkuko lan-taldeak: “Gogoanditut hasierako bilera horiek. Zerda transmititu nahi duguna?, galdetzengenion geureburuari. Gugeu garena daerantzuna”,azaldu duGalartzak.
Familia, lantaldeaetaadiskidetasunaizan daitezkeGure Zirkukoartisten batasunadeskribatzeko hitzak.“Guk ez dugu koltxonetak ateratzendizkigun morroirik. Magoakbere lana bukatzen duenean, behardituenak prestatuko dizkio trapezistari.Bati ura lurrera erortzenbazaio, pailazoak sikatuko dio.Zirkuko artistarik handienak ez duarazorik belauniko jartzeko eta kideari laguntzeko.Ikuskizunakguretzat suposatzenduenapublikoaritransmititzekokapazgarela ustedut, eta hordago gakoa”,dio Galartzak.
Artisten artekoelkarlana ez da entseguetaraeta ikuskizunera bakarrikmugatzen. Lesioak ere gertatzendira, lanak nekea sortzen du,eta elkarren arteko zaintza ezinbestekoada prozesu guztian.Matxurak eta konpontzekoak erehor daude: bonbillak aldatu, energiasorgailua mantendu, karpa etamateriala zaindu? Izan ere, zirkuibiltaria aktoreen etxea ere izatenari da azken hilabeteetan. “Karabanaeta furgonetetan elkarrekinbizi gara. Jatekoa prestatu beharradago, arropak garbitu, materialamuntatu eta jaso... Esperientziaaberasgarria izaten ari da oso”,dio Galartzak.
Baina guztia ez da lana izango.Zirkuak atseden ematen dienean,gure artistek ez dute aspertzekoastirik: “Atsedena atseden hartzekoda, noski, baina baita gozatzekoere. Bisitatzen ditugunherriak ezagutzen saiatzen gara:herriko tabernak, bertako jendea,janaria... Eta hondartza baldinbadago, uretara!”. Jakin badakigu,kafetxo eta garagardoen artean ereharremanak sendotzen direla.