txikitatik irakatsi digute gurean norberarekin ez doazen aferetan ez sar-tzen, albo-kalteak jasateko arriskua baitago. Bakean dagoena bakean uztea bezain garran-tzitsua izaten da jakitea noiz parte hartu behar den zerbaitetan eta noiz ez. Ubikuotasunaren dohaina esango lioke baten batek. Zikinak zipriztintzen duenean, alde batera pauso bat ematen jakitea da finean.Lagun batek kontatzen du behin gaueko ordu txikietan taberna baten kanpoaldean tipo bat astintzen ari zirela eta geldi-tzeko eskatu zienean, botila batekin aurpegian eman ziotela, inolako merezimendurik gabe, eta bere buruari galdetzen ziola ea zergatik sartu ote zen tartean, ezer gutxi irabazteko zuelarik. Gizakion laguntzeko sena izango da nonbait.Bada horrelako zerbait etortzen zait burura, Ameriketako Estatu Batuak edo Guatemala bezalako herrialdeek Jerusalemen enbaxada ireki dutela irakurtzean. Bertan berez nahikoa arazo egongo ez balira, horrelako erabakiek ez diote batere onik eskaintzen leher-tzeko punttu-punttuan dagoen eltzeari. Alderantziz, makina bat hildako gehitu dizkio zerrendari, eta elkarrenganako gorrotoa areagotu, posible balitz. Eta enbaxadak ezarri dituzten herrialde horiei zein onura ekarriko die honek? Ekonomikoaz gain ez zait besterik bururatzen.1948an Nazio Batuen Erakundeak erabaki zuen Palestinako lurraldea bitan zatitzea, bat arabiarra eta bestea judutarra, eta ordutik hona sekula itzali gabeko su gar, txinparta eta suteez betetako gunea izan da hori, etengabe. Palestinarrei inork ez zien galdetu ea prest ote zeuden beren lurra bizilagun batekin partekatzeko, eta etxerik okerrenetan bezala, sar-tzen utzi eta guztiaren jabe egin da gonbidatua, bertakoen gurak ahaztuta, eta gero eta baztertuago geratu direlarik.Jarri zeuen burua egoera horretan. Beste erakunde batek erabakitzen du zure lur zatitxoa beste norbaitekin partekatu behar duzula, eta gainera bigarren honek pixkanaka-pixkanaka bere menpean har-tzen duela gero eta pusketa handiagoa, horretarako behar duen guztia erabiliz, dena zilegi bihurtuz, eta gainera lagun oso botere-tsuak atzean dituelarik, beti laguntza emateko prest. Amorru latza barnekoa, ezbairik gabe. Jo, gainera, azken erabakien harira, zuretzat erabat sakratua zen zerbait hartu dutela beste behin, nahieran erabili eta bereganatu, nahi dutena egin, eta protestarako aukerarik eman gabe. Ederra inpotentzia.Txarrena da neronik ere ez diodala irtenbide errazik ikusten guzti honi, kontuan hartuta kanpotik begiratzeko aukera dudala, nolabait esatearren ikuspegi globalago edo hotzago bat dudalarik. Are zailagoa izango da haientzat konponbidea topatzea, afera barru-barrutik bizita. Baina egon, egon behar du biderik. Onartu beharra dago baina, bertan enbaxadak jar-tzearena kasu, ez dela erabakirik argiena ikuspuntu bakezale batetik, sugarrak pizteko azken ufada baizik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
