Legorretako Azintzio jaiak ospatzen dabiltza herritarrak
Gaur heldu eta gazteen ‘playback’ saioak egongo dira eta biharko egunean mozorroek hartuko dituzte herriko txokoak
legorreta - Kamiseta koloretsuarekin igo zen Sabino Fernandez legorretarra asteazkenean, arratsaldeko 19.00etan, Legorretako Udaletxeko balkoira. Bere ardura izan da suziria jaurtitzekoa eta hori egin ostean Gizon Pikua jarri zuten balkoian. Fernandez oso habila da sukaldean, eta herriko bazkari eta afarietan ia beti izan dira haren platerak. Horrez gain, Bilkoin Areto Futbol Taldeko sortzaile eta entrenatzailea ere izan zen. Hala, Udalak eta herriko elkarteek orain arte borondate on guztiarekin egindako lana eskertu nahi izan die. Suziria jaurti eta segidan lehertu zen festa Legorretan. Bertso erronka ere egin zuten eta honako bertsolariek parte hartu zuten: Maialen Akizu (Urretxu), Unai Mendizabal (Zizurkil), Manu Goiogana (Irun), Beñat Iguaran (Amasa), Eli Pagola (Ereñotzu) eta German Urteaga beasaindarra. Ondoren laguntarteko afaria egin zuten eta goizaldera arte kalejira ere antolatu zuten.
Atzokoan, berriz, jaien patroiaren eguna ospatu zuten, Azintzio eguna. Goizean meza nagusia izan zen eta ondoren, erraldoiak, buruhandiak eta trikitia izan ziren protagonista, Solano musika eskolako ikasleen eskutik. Dantzak ere bere lekua izan du jaietan eta 18.00etan hasi zuten euskal erromeria. Bertan herritar ugarik parte hartu zuten, tartean, agintarien soka dantza izanik. Euskal dantzen ikuskizuna, bestalde, herriko Irrintzi Alai dantza taldeari esker izan zen ikusgai. Jarraian erromeria egin zuten eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan zen bertan. Tio Teronen Semeak taldearen txanda izan zen segidan eta Freshcool umorezko dantza ikuskizuna eskaini zuten. Eguna amaitzeko, asto lasterketak egin zituzten gazte eta helduek.
dantzaldiak Gaur, 11.30ean, haur jolasak izango dira plazan. Jubilatu elkartean, berriz, pote, igel eta toka txapelketa egingo dituzte goiz-eguerdi partean. Herri bazkariaren ondoren, dantza eta musikaren tartea izango da. Hain zuzen ere, 18.00etan haurrentzako playback emanaldiari emango diote hasiera antzokian eta 23.30ean helduen txanda izango da. Dudarik gabe, urtez urte egiten jarraitzen duten ekitaldi honek arrakasta handia izaten du eta herritar ugari hurbiltzen dira emanaldiak ikustera. Goizeko ordubatetan, bestalde, DJ Bull disko jartzailearen ikuskizuna izango da. Larunbatean, mozorro eguna izango dute eta gaia 80. hamarkada dute aurtengo urtean. - M.A.
Más en Sociedad
-
El nuevo registro de alquiler turístico y de temporada será obligatorio a partir de este martes
-
Un robot humanoide chino intenta revelarse y ataca a sus propios creadores
-
“Florida tiene la oportunidad de resolver el caso de Pablo Ibar de una vez”
-
“El curso que viene habrá aumento de plazas de Medicina en euskera, las máximas posibles”