donostia - Sukaldaritzaren munduko 80 bat pertsona bildu ziren atzo Irungo Atalaia jatetxean Xabier Zapiraini omenaldia egiteko, sukaldari ospetsua eta bertaratu ziren askoren mentore, Gurutze-Berri jatetxe eta eskolaren bitartez. Iñaki Muguruzak, ekitaldiaren antolatzailea, sukaldaritzaren inguruko pertsona ugari bildu zituen, hala nola, David de Jorge, Pedro Subijana edo Martín Berasategui, besteak beste. Jatetxearen lorategian 2,5 metroko totem handi bat inauguratu zuten, Gerardo Rodríguez Elcano artistak zizelkatutakoa. Ohorezko aurreskua eta ohiko agurren ostean, menu zaporetsu bat bazkaltzeari ekin zioten. - E.Veintemillas