Igor Zubeldia: “Buruarekin eta bihotzarekin jokatu beharko dugu derbia irabazteko”
Erdiko atzelariaren ustez, Reala dinamika onean iritsiko da euskal klasikora, eta Anoetako giro beroak asko lagunduko dio
Derbian nagusitzeak denboraldiaren zeinua aldatzea ahalbidetuko duela espero du Igor Zubeldiak. Realzaleek ondotxo dakite betiko aurkariari irabazteak ilusio eta konfiantza plus ederra ekartzen duela. Anoetako giroa funtsezkoa izango da taldeak bere bertsiorik onena eskaini ahal izateko
Hobekuntza
"Nik taldea dinamika onean ikusten dut, azken emaitzek konfiantza eman digute. Partida hau irabazi eta hiru puntuak batuz gero, aldendu egingo gara beheko postu horietatik, eta horretan ahaleginduko gara".
Anoeta
"Zaleak oso garrantzitsuak dira. Aurreko partidan oso giro ona bizi izan zen eta guretzat motibazio gehigarria da, bultzada... Sarrera guztiak saldu omen dira, eta giro aparta egongo dela iruditzen zait. Realzaleei garaipena eskaini eta pozik joatea nahiko genuke.
Athletic
"Agian azken denboraldiarekin alderatuz gero baliteke hain indartsu ez egotea, baina derbiak oso partida bereziak dira, xehetasun txikietan erabakitzen dira, eta buruarekin eta bihotzarekin jokatu beharko dugu partida aurrera ateratzeko".
Championseko aurkaria
"Championsean dabilen taldea da. Oso jokalari onak dituen talde bikaina, eta oso presente dugu aurrean zer nolako taldea izango dugun. Baina beti esaten dudanez, garrantzitsuena gurea egitea izango da. Ez da erraza izango, baina gure maila onenera hurbilduz gero, hiru puntuak geureak izango dira ".
Derbia
"Esan beharrik ez dago, partida gogorra izango da, eta gakoa bigarren jokaldietan egongo da. Gure aldetik ez da gogo eta ahaleginik faltako. Ez diegu kontraerasoan ateratzen utzi behar; oso erne ibili beharko dugu area bietan, eta asmatu. Hori ezinbestekoa izango da ".
Caleta-Car ala Jon Martin
"Batek ala besteak jokatu, non arituko naizen aldatzea dakar. Caletarekin eskuinean jokatzen dut, eta Jonekin ezkerrean; baina niri, pertsonalki, berdin zait batekin ala bestearekin jokatu. Ondo ezagutzen dugu elkar, batzuk gehiago, noski, baina dinamikan sartuta gaude eta ez daukat inolako arazorik ".tamos ya en dinámica y no tengo problema".
Temas
Más en Reala
-
Habrá recibimiento al autobús de la Real antes del derbi
-
Ocho ertzainas declararán el martes como investigados por los incidentes antes del partido del PSG
-
Ansotegi: "El Racing es, probablemente, el mejor equipo de Segunda"
-
Sergio Gómez: “Los que no somos de aquí vamos a vivir el derbi de la misma manera”
