Defentsak Griñanen espetxeratzea ezerezteko eskatu du
Andaluziako Juntako presidente ohia Jose Antonio Griñan sozialistaren defentsak idatzi bat formalizatu du Sevillako Auzitegiko Lehen Sekzioan, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak epaiaren betearazpena eteteko eskaeraren aurka aurkeztutako idazkia atzera botatzea eskatuz.
Griñáni sei urte eta bi eguneko kartzela-zigorra eta 15 urte eta bi eguneko gaitasungabetzea ezarri zioten, bidegabeko eralgitze eta prebarikazio delitu jarraituengatik, Andaluziako Juntak iruzurrezko enplegu-erregulazioko espedienteetan aurre-erretiroetarako diru-laguntzak bidera-tzeko prozedura espezifikoa zela eta.
Idazkian, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren azken txostenaren kontra agertzen da Griñanen defentsa, autonomia-erkidegoko presidente ohiaren ordezkaritzak formalizatutako zigor-etetearen eskaerari buruz Sevillako Auzitegiko Lehen Sekzioak kontsulta egin ostean kondenaren betearazpena etetearen aurkako iritzia eman zuelako, bere iritziz Zigor Kodean haren egoera ez dagoelako aurreikusita espetxeratzea eten daitekeen salbuespenezko kasuen artean.
José Antonio Griñánen familiak indultu partziala eskatu du dirua bidegabe erabiltzearen delituaren ondoriozko espetxe-zigorrari dagokionean, “gizatasun eta ekitate arrazoiak medio”, eta “Andaluziako presidente ohia bizi-ibilbide ukiezina duen 76 urteko herritarra dela” argudiatuz; “40 urtetik gora eskaini dizkio zerbi-tzu publikoari maila goreneko erantzukizun postuetan, eta inoiz ez du jaso funtzionario soldataz bestelako ordainsaririk”.
Horrez gain, haren legezko ordezkaritzak deuseztapen-intzidentea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, hasierako epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa ezesten duen instantzia horren epaiaren aurka.
Temas
Más en Política
-
Pradales advierte que para abordar la migración no bastan "parches" y reclama un plan integral y "respuesta justa"
-
Trump asegura "con un alto grado de certeza" que han detenido al supuesto asesino de Charlie Kirk
-
Detenido el hijo de una alcaldesa del PP por el ataque a la sede del PSOE de Cantabria
-
Regreso histórico del PNV al edificio que le arrebató Franco en la avenida Marceau