Urrutikoetxearen baldintzapeko askatasuna berretsi du Frantziako Justiziak
Segurtasun arrazoiak direla eta, etxebizitza aldatuko du ETAko buruzagi ohiak
- Atzo berretsi zuen uztailaren amaieratik Jose Antonio Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohiak zuen baldintzapeko askatze erregimena Pariseko Apelazio Auzitegiak. Gainera, segurtasun arrazoiengatik etxez aldatuko da, Parisen bizitzen jarraituko badu ere. Besoko elektronikoa daraman Urrutikoetxea Frantziar hiriburuko V. barrutian biziko da, eta astero fitxatu beharko du polizia-etxe batean, orain hiru hilabete pasatxo espetxetik irten zenean ezarri zizkioten gainerako betebeharrak konplitzeaz gain. Frantziako lurraldetik irtetea galarazita dauka eta etxean egotera behartuta dago, baimenduta dituen goizeko eta arratsaldeko ordutegietan izan ezik. Agindu horiek beteko ez balitu, kartzelara itzuliko litzateke.
Parisko Apelazio Auzitegiak jakinarazi dionez, Frantziako justiziak bere aurka dituen bi auziak kontutan hartuta ere, onartu egin du baldintzapeko askatasunean manten-tzeko eskaria.
Kontrol judizialaren pean dagoen askatasun hori, Auzitegi Goreneko instrukzio-aretoan izapidetzen ari diren bere aurkako demanda espainiarrengatik uztailaren 29az geroztik duen erregimen berbera da.
Horrez gain, astearte honetatik aurrera beste etxebizitza batera joateko baimena ere badu, eta epaileek ez dute helbide berri horren kokapen zehatza zabaldu nahi izan.
Urrutikoetxea Parisko Santé espetxetik irten zenean, unibertsitateko irakasle baten apartamentuan jarri zen bizitzen, hiriko III. barrutian, hark harrera egitea onartu baitzuen. Halere, Espainiako prentsak helbide zehatza zabaldu zuenez, buruzagi ohiak etxez alda-tzeko baimena eskatu zuen, ez zela seguru sentitzen argudiatuz.
Temas
Más en Política
-
Esteban ve al PP como 'Jekyll y Mr. Hyde': "No hay quien les entienda. Ellos sabrán en lo que andan"
-
La Fiscalía se opone a que el Supremo investigue a Bolaños por el 'caso Begoña Gómez'
-
Sumar dice tener la "impresión" de que el caso Koldo es "aislado" y "limitado" en el PSOE
-
El Supremo confirma la sanción por desobediencia a la fiscal que investigó el despacho de Cristóbal Montoro