Donostia- Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gasteizko Armentiako basilikan, San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenez egin diren Arabako zaindariaren jaietako ekitaldi nagusietan, prozesioan, mezan eta erromerian, parte hartu du gaur goizean, eta azpimarratu du, denboraren joanak dakartzan berrikuntza eta ekarpen berrietara ohitzea beharrezkoa dela, eta Arabak hori ongi egiten duela.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Beatriz Artolazabalekin batera izan da Armentiako zelaietan, eta bertan Arabako gizartearen hainbat ordezkarirekin elkartu dira, besteak beste, Ramiro González diputatu nagusiarekin, Gorka Urtaran alkatearekin, Arabako Batzar Nagusietako buruarekin, Pedro Elosegirekin, Juan Carlos Elizalde gotzainarekin eta Armentiako Administrazio Batzarreko Alfredo López de Uralde, Jesus María Gorospe eta Montserrat Garcíarekin.

Gaur, goizeko lehenengo orduan Beatriz Artolazabalek botoa eman du bere hauteslekuan, eta gero, Armentian egindako ekitaldien ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua basilikaren inguruko zelaietan jarritako artisautzako produktuen eta produktu gastronomikoen postuen artean ibili da. Datorren asteazkenean, maiatzaren 1ean, Estibalizko santutegian Andre Mariaren omenez egingo den erromerian izango da.