OSA+MUJIKA, Donostiako dantza garaikide konpainia da, Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: dantza eta jantzigintza/eszenografia. Bien artean sortzen duten taldearen helburua, beraien barne gatazketatik abiatuz sorturiko obrak taularatzea da. Gizarte gaiak inspirazio hartuta, bisualki indartsuak diren istoriak kontatzen dituzte. Orain, otsailean estreinaturiko Lana dantza obrarekin biran dabiltza. Bost interpretez osaturiko piezak, denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatzen du. 2017az geroztik, antzokirako bost dantza lan sortzeaz gain, Gartxot Unsain (GHAU) edo Izaro Andresen (Cerodenero eta Izaro Gabonetan) musikarien proiektuetan parte hartu dute.
Jaiotz Osaren eta Xabier Mujikaren kultur gomendioak:
Abesti bat: Naturala, Olaia Inziarte.
Musika talde bat: Amaia.
Liburu bat: Su Zelaiak, Mikel Peruarena Ansa.
Bideoklip bat: Houdini, Dua Lipa.
Telesail bat: We are Who We Are. Luca Guadagnino.
Kultur espazio bat:Donostiako Gazteszena Aretoa.