Eherriko dantza eskola ezberdinetan trebatu eta Fisikan graduatu ondotik, Martxel Rodriguez Etxabidek (Lesaka, 1990)bere ibilbide profesionala hasi zuen Dantzaz Konpainian, eta Jacek Przybylowicz eta Jone San Martin koreografoekin lanean aritu zen. Danimarkako Black Box Dance Companyren parte izan ondotik Oskara proiektuan parte hartzeko bueltatu zen Euskal Herrira.Lan horrekin 2017ko MAX sarietan gizonezko interprete onenaren sarirako izedapena jaso zuen. Jérôme Belen Gala piezan dantzatu zuen eta Taiat Dansaren Canvas of Bodies lanarekin Valentziako Komunitateko Arte Eszenikoen Sarietan dantzari onenaren izandepena jaso zuen. Bestalde, Kultur Kudeaketa masterra ikasi zuen Univesitat Oberta de Catalunyan. 2021ean Nafarroako Talentu Artistikoaren Sustapen Saria jaso zuen, eta orduztik La Veronal konpainiaren produkzio lantaldean dihardu, Marcos Morauren atzerriko sorkuntzak kudeatzen; hala nola, Theatehaus Stuttgart, Ballet Zürich, Opera de Lyon, Centro Cultural de Belem, Stattsballet Berlin, NDT, Deutsche Oper am Rheim, NDCWales eta Atterballeto konpainietan. Horrez gain, 2016az geroztik, Jon Lope-ekin batera, Led Silhouette dantza konpainia zuzentzen du, eta, besteak beste, Halley edo Los Perros lanak sortu dituzte.

  • Abesti bat: Ganibet taldearen Xorieri
  • Musika talde bat: Marina Herlo
  • Liburu bat: Stephen Hawkingen Brief History of Time
  • Antzezlan bat: La Veronal konpainiaren Opening Night
  • Film/Telesail bat: Knit’s island filma eta The Crown telesaila
  • Kulturespazio bat:Tanka aretoa, Donibane Lohitzunen