Hodei Esteban zarauztarrak 25 urte baino gehiago daramatza musikaren munduan murgilduta, talde batetik bestera. Erantzun taldearekin hasi zen musikari, eta garai hartan Europan eta Hego Amerikan birak egiteko aukera izan zuen. Orduantxe deskubritu zuen hori zela bizi osoan zehar egin nahi zuena. Bidaiatu, jendea ezagutu eta kontzertuak eman. Horrela igaro dira 25 urte, taldez talde eta abenturaz abentura: Erantzun, Humilitate, Estricalla, Bazka, Occhi di farfalla eta beste hainbat. Horrez gain, musika aitzakia izan da argazkilaritza, diseinua eta kartelgintza bezalako afizioak garatzeko. 

Hodei Estebanen kultur gomendioak:

  • Abesti bat: Te quitaba la vida (Ugatz).
  • Musika talde bat: FACS.
  • Liburu bat: Partisanas (Ingrid Strobl).
  • Idazle bat: Arantxa Iturbe.
  • Idazteko toki bat: Papera.
  • Antzezlan bat: Alproja taldearen euskal jaietako antzerkia. 
  • Film/telesail bat: All Creatures Great and Small (Ben Vanstone).
  • Kultur espazio bat: Tour Vagabonde.