AnePe Acedo 13 urterekin hasi zen dantzan, “hobby bezala”. 18 urterekin Madrilera joan zen dantza ikasketa profesionalak burutzera, Danza 180 izeneko eskolara. Bertan, publizitate, bideoklip eta telebista munduan aritu zen lanean eta baita dantza klaseak ematen ere. Pandemiaren ondorioz, Euskal Herrira bueltatu zen eta bertan jarraitu zuen lanean. Egun, Kai Nakai-ren koreografo eta dantzari gisa dabil, eta Gaztea irratian kolaboratzaile. AnePe ez da geldirik egoten den horietakoa eta bere proiektu propioak sortzen jarraitzen du, azkena “Ciberascazo” laburmetraia. Edukia ere sortzen du sare sozialetarako, esaterako, TikTok munduan marka desberdinekin lanean aritzen da. Horrez gain, dantza klaseak ere ematen ditu Basaurin, Zornotzan eta Durangon.

AnePe Acedoren kultur gomendioak

Abesti bat: ‘Noraezean’ (XSakara eta AnePe)

Musika talde bat: Merina Gris

Liburu bat: Julia Cameronen ‘El camino del artista’

Antzezlan bat: ‘Nekatutak’, Antton Telleriaren bakarrizketa

Film bat: ‘Un monstruo viene a verme’

Kultur espazio bat: Be Move Dance Studio (Basauri)