ZERI kantatzen diogu euskaldunok?Galdera horri helduta,euskal kantagintzarenazken mendeetako azterketaosatu du Gotzon Barandiaranek(Larrabetzu, 1974), Hitzen ahairea(Susa) liburuan, “euskal idazle etamusikarien hartu-emana errepasatzenduen ibilbide historikoa”, egilearenesanetan. Izan ere, euskal kantagintzaaztertu du Barandiaranek, bai,baina idazle eta musikarien elkarreragineanarreta jarriz: “Jakin badakigugure herriaren kantagintza horibaino askoz gehiago dela, bainahorretara mugatu gara”, argitu duBarandiaranek.
Iñigo Aranbarri idazleak eta Anariabeslariak duela hamar urte eskainitakoliteratura eskolabatean du hazia liburuak.
“Gure herriarenhistoria kantagintzarenbitartez ezagutudaiteke”, zioen Aranbarrik,eta ideia horigogoan hartuta hasizen Barandiaran, RafaRueda musikariarekinbatera, euskal kantagintzariburuzko tailerrakegiten eskoletan etaherrietan. “Idazlea etamusikazalea naiz ni, eta musikariaeta literaturazalea Rafa (Rueda). Norberarenikuspegia zabaltzeko balioizan digu horrek”. Lau urte eta erdieman dituzte horretan, eta hamaikadira bildu dituzten gogoetak. Gogoetahoriek paperera ekarriz jaio da,hain zuzen ere, Hitzen ahairea.
140 KANTU Larrabetzuko idazleak140 kantu izan ditu aztergai, eta galderaasko sortu zaizkio zereginhorretan: “Zein harreman du kantatzendugunak gure izaerarekin?; Zenbatekoeragina du entzuten dugunakgure diskurtsoan?; Zeintzuk dira gure erreferenteak?; Zergatik irautendute kantu batzuek gure gogoanbetiko iltzaturik?; Gure euskaltasuneanzenbat zor diogu literaturareneta musikaren lankidetzatik sortutakokantagintzari?; Zergatik ez dugukantatu emakumeek idatzitakorik?;Inork kantatu ote dio bere hizkuntzarieuskaldunok baino gehiago?;Bihar, zeri kantatuko diogu?”. Barandiaranekberak dioenez, “hamaikaerantzun dituzten galderak dira, bainaegia unibertsalik ez dutenak”.
Hala ere, zenbait ondorio nagusi ateraahal izan ditu Barandiaranek. Besteakbeste, idazlearen ustez, balioagaldu duela kantagintzak: “60ekohamarkadatik 80ekora arte sinboloaketa jendearen diskurtsoak elikatzekobalio izan duteletrek eta kantek. Borroka,aberria, justizia, identitatea?ziren gure kantuenoinarria, beti ere, aldarrianagusi. Bittor Kapanagareneta Gontzal MendibilenBagare lurraldetasunari,Telesforo MonzonenBatasuna aberriari?Hor daude ereLaboa, Oskorri, Lete,Artze, Amuriza? Gauregun nork kantatzen dio askatasunariedo langile borrokari?”, dioBarandiaranek.
Garai hartako abeslari eta idazleaskoren helburuak politikoak zireladio idazleak, “irakurle-entzuleenjarrera aktiboa bilatzen zuten, abestietanzalantzarako aukera gutxiuzten zuten”. Horrexegatik, politikakere asko edan du kantagintzatik,Barandiaranen esanetan: “Iparragirreriletrak eskatzen zizkioten, kantuenbitartez mezu politikoakzabaltzeko. Euskal gogoaren berpizkunderakozer eta poesia eta kantuaerabiltzen zuten”, dio larrabetzuarrak.Denbora epe laburrean baina,kantagintzaren joera horrek etenaizan duela uste du: “Hiper-politizaziotikdespolitizaziora igaro gara.
Bizipen kolektibotik bizipen pertsonaletara”.Eten horrek zenbait ondorio utzi dituegungo belaunaldietan, eta Barandiaranekzenbait adibide jarri ditu:“D ereduko ikasleek ez dute apenaseuskarazko musika entzuten, askokez dute Mikel Laboa ezagutzen. Etenizugarria gertatu da jakintzan, ezagupenean,euskaraz sortzeko grinahorretan. Euskal kantagintzak lanizugarria egin du gure herriarenidentitatea eta lurraldetasuna zaintzeko.Egungo kulturgileak, ordea,kokatzen ari gara oraindik eta beharrezkoaikusten dut eztabaida mahaigainean jartzea eta zeri kantatu nahidiogun aztertzea. Bestela, zer utzikodiegu ondorengoei?”, galdetu duBarandiaranek.
GENERO-IKUSPEGIA Liburua lauataletan banatu du Barandiaranek.Lehena, Galtzaile izatearen kontzientziakolektiboa. Bigarrena, Kantuanizateko. Hirugarrena, Erbestetikherriminez. Eta, azkenik, Euskarakbiziraun dezan atala. Generoikuspegia ere hizpide izan du: “XIX.mendetik XX. mendera, gizonek idatzieta gizonek kantatzen dute, gizonentzateta gizonkeriaz. Emakumeaez da inoiz protagonista, eta agertzendenean, paisaia estatikoa da: betigizonaren zain, negarrez”. Horrenharira, galdera luzatu du Barandiaranek:“Zer egingo dugu XIX. eta XX.mendeko kantekin genero ikuspegitik?Egokitu behar al ditugu? Letraaldatu behar diegu?”. XXI. mendeanemakumea protagonista bihurtzetikurrun dagoela uste du idazleak oraindik:“Bidean gaude, baina parekotasunikez dago. Datuek gizonenhegemonia adierazten dute”.