URTE betez buruan jira etabueltaka ibili ostean, oraintsuaurkeztu du EkaitzGoienetxeak (Miarritze,1982) Zaldi Mamarroa bere lehen eleberria.Pozik dago emaitzarekin, protagonisteiegindako elkarrizketak etajasotako bizipenak ondo islatu dituelauste baitu Goienetxeak. Kostaldekoherri batean 80ko hamarkadanheroinak eragindakoa kontatzen duliburuak, hori bai, gaur egunekoahotsarekin.
Belaunaldi baten aldarrikapena al da‘Zaldi Mamarroak’?
Nire asmoa ez da belaunaldi batenargazkia edo dokumental historikobat egitea, ezta ezelako aldarrikapenikegitea ere. Fikziozko nobela batbaino ez dut idatzi. Niri interesgarriaegiten zitzaidan gai honi buruz galdetzea,ikastea eta idaztea. Gero, liburuak,irakurtzearen gozamenaz aparte,beste zerbaitetarako balioko oteduen, hori irakurle bakoitzak erabakibeharko du.
Zer kontatzen du eleberriak?
80ko hamarkadan heroinak izanzuen eragina kostaldeko herribatean, baina gaur egunetik begiratuta.Gaia aspalditik nuen buruan.Garai hartan txikia nintzen eta,horregatik, hasieratik hainbat pertsonaelkarrizketatzea erabaki nuen,gaia aipatzen zen bakoitzean ingurukobakoitzak bere erara kontatzenbaitzituen ordukoak.
Igartza Literatur Bekaren 19. edizioarenirabazlea izan zinen. Nola hartuzenuen berria?
Pozez, baina beldurrez ere bai. Eznekien gai izango ote nintzen nobelabat idazteko. Ez zitzaidan errazaegin arrankatzea eta idazteko jarioahartzea. Horrez gain, bekak laguntzaekonomikoa ematen dizu, bainaezin diozu lan egiteari utzi. Eta bestegorabehera pertsonal batzuk ereizan ziren hor tartean. Finean, inguruangertatzen zaizun guztiak daukaeragina zugan eta, ondorioz, idazketaprozesuan.
Hasiera batean, eleberria idaztekozailtasunak izan omen zenituen?Sariak sorpresaz harrapatu ninduen,erdi ahaztuta-edo. Nobela nahikoberde neukan eta egin nahi nituenelkarrizketak oraindik egin gabe.Kontzientziak hasieran esaten zidankontatu zidatenarekiko fidela izanbehar nuela. Baina, era berean, fidelizateak ez zidan lasai idazten uzten.Distantzia egokia aurkitu arte ezinizan nuen martxa onik hartu liburuaosatzeko.
Behin martxa hartuta, zelakoa izan dasorkuntza prozesua?
Testigantzak grabatu eta transkribatu,horietan desordenatuta kontatudizuten guztia ordenatzen ahalegindu,liburuak eta artikuluak kontsultatu,material grafikoa eta musikabildu... Dena ez da kabitzen liburuan,eta beti daude erabaki mingarri batzukbidean: baztertu egin behardituzu hainbat gauza, nahiz eta zuripertsonalki asko gustatu, nobelarenkontakizuna larregi desbideratzendizutelako. Korapilo askokoak.
Horrela gogoratzen ditut hasierakomomentuak.
Urtebeteko epea izan duzu eleberriaidazteko. Denbora nahikoa da ezerezetikerrealitate bat sortzeko?
Nobela osoa gobernatzea zaila izanda. Errealitatea fikziora zelan eraman,pertsonaiak gurutzatu, datakkoadratu, dena orraztu behin etaberriro, irakurleak ez igartzeko autoreakzein pasartetan sufritu duen...Nik esango nuke, nobelaren etaidazlearen arteko sokatiran, azkeneanenpate gertatu dela.Pertsonaiak fikziozkoak izan arren,errealak izan zitezkeen?Horretan ahalegindu nahi izan dut,errealitatetik urrun ez dagoen kontakizunbat eraikitzen. Pertsonaieidenetik gertatzen zaie: drogarekikoadikzioa, lapurretak, istripuak, lagunenheriotzak, abortuak...Liburuan gertatzen direnak errealitateanere gertatu ahal ziren jakitekomodu bakarra bizi izan zuenari galdetzeaizan da. Bestela, zerbait irrealaasmatzeko arriskua zegoen. Hortaz,liburuko pertsonaiek sentitzendutena errealitatetik jasota dago.
Askatasunaren inguruko gogoetaplanteatzen da liburuan. Askatasunaezinbestekoa da gizakiarentzat, aukeraketatxarrak egin arren?
Zer da aske izatea? Askatasuna hitzhandiegia da, agian, bere osotasuneanpraktikatzeko. Denok ditugugure menpekotasunak, bai sozialkieta bai pertsonalki. Droga deitzen ezditugun droga asko kontsumitzendugu egunero.
‘Zaldi Mamarroa’ izenburuak gakobatzuk eskaintzen ditu?
Hor dago mamarroa: zomorroa,intsektua edota bitxoa. Eta zaldia,heroinari deitzeko moduetako bat.Ohikoak dira ezizenak bai droga ilegalaz,bai gaixotasunez eta baita bestehainbat eremuz ere hitz egitean.Irakurlea gonbidatzen dut izenburuarekinbere ondorioak ateratzera.
Egun, taberna bateko barran egitenduzu lan. Idazteaz bizitzea gustatukolitzaizuke?
Oso gustura nago ni tabernari, osoproiektu polita ari gara eraikitzen.Azkenaldian hori aldarrikatu behardudala sentitzen dut. Ostalaritzamespretxatuegi dago, eta idazle izatearenamitifikatuegi. Ez dut usteposible denik euskaraz idaztetikbizitzea. Baina, gainera, ezetz erantzutendut norbaitek ea nire ametsaidazle izatea ote den galdetzen didanean.
Aurrera begira zer asmo dituzu?
Liburua bukatu eta gero, hustutasentitu naiz, soinetik pisu galantakendu dudala, eta denboraldi baterakodeskantsua emango diot nireburuari. Duela gutxi, oporretatikbueltan, narrazio bat idazteko ideiaekarri nuen eta agian egingo dut,baina presarik ez daukat.