"Euskal Herrian izandako gerra eta suntsiketa gehienak kanpoko interesekekarri dituzte”
Hamar urteko ikerketaren ondoren, Antton Arrietak ‘Euskal Herrikoforteak. Berpizkundetik karlismora’ izenburuko liburuan bildu ditu,Txalaparta argitaletxearen eskutik, han-hemenka aurkitutako behinbehinekoeraikin militarren aztarna nagusiak, ibilbide, argazki eta guzti
ENPRESA-Zientzietan lizentziatu etaurtetan gizarte zerbitzuen kudeaketanjardun arren, historiari buruzkoikerketa dugu Antton Arrietarenbenetako bokazioa. Gipuzkoako Gordailuazentroko zuzendariak 101 eraikin militaraukeratu ditu Euskal Herriko forteak. Berpizkundetikkarlismora izenburua daraman464 orrialdeko liburu mamitsu eta aitzindaria?gaztelaniaz eta frantsesez parekorik ezduena? lantzeko, azken urteotan gaztelunahiz baselizei buruz plazaratu dituen lanenosagarri.
‘Forte’ hitzak far-westera garamatza nahi gabe.Zergatik ‘fortea’ eta ez ‘gotorlekua’?
Arkitektura militarrari buruzko lan guztietanhainbat hitzen zehaztasuna lantzen saiatunaiz. Gaztelu terminoa soilik Erdi Arokoeraikinak izendatzeko erabiltzen da, eta forteahaien ondorengoak izendatzeko, ezaugarriezberdinak baitituzte. Forteen artean,mota batzuk bereizten ditut: gerizpea, zitadela,forte-kanoitegia? Eta eraikin militartrinko orok (gazteluak, dorreak, forteak?)gotorleku izena hartzen du. Baina kalekohizkeran, inguruko hizkuntzetan bezalaxe,gaztelu esaten jarraituko zaie kutsu militarraduten eraikinei.
Euskal Herriko forteen artean zeintzuk diraaurretiaz gaztelu izandakoak?
Aro modernoaren etorrerarekin, hainbat gazteluegitekorik gabe geratu eta baztertu eginzituzten. Batzuk egoera berrietara egokituziren, leinu baten ikur edo jauregi bihurtuta,eta beste batzuk behar militar berrietaramoldatu ziren. Euskal Herriaren ingurukoerresumen hedatzearekin batera, mugaberriak sortu ziren eta gaztelu batzuen gainean su-armei aurre egiteko gauza zirengotorlekuak eraiki zituzten: Donostiako etaHondarribiako gazteluak Gipuzkoan, DonibaneGaraziko zitadela, Amaiur...
Amaiurko gaztelua fortea ere izan al zen?
Bai. Espainiarrek egungo Nafarroa Garaiakonkistatu zutenean, Pirinioetako mugaberria gotortzeari ekin zioten, eta Amaiurherriko gazteluaren Erdi Aroko eraikinaribastioiak atxiki zizkioten, Aranzadi Elkartearenindusketetan frogatu denez. Hala ere,egindako guztia espainiarren aurka itzuli zen,nafarrek berriz mendean hartu eta 1521eanerabili baitzuten beren defentsa ezagunean.Urteak igarota, gainean beste forte bat eraikizuten XVII. mendean, frantziar iraultzaileek1794an desegin zutena. Baionako udal agiritegiandago eraikin hori eta Eugiko lantegikofortea suntsitu zituzten harginen kontua.
Zure liburuan irakur daitekeenez, BehobikoGazteluzar dugu Euskal Herriko lehenengofortea, Nafarroako Erresumak lurralde gehienagaldu zuen 1512. urtean eraikitakoa.
Behobiko fortea esperimentala izan zen arkitekturarenikuspuntutik, artilleriari aurreegiteko diseinatu baitzuten. Espainiako FernandoKatolikoak eraikiarazi zuen, IruñekoSantiago gotorlekuarekin batera, baina azkenhau gertuago zegoen Erdi Aroko gaztelu batetikItalian garatzen ari ziren gotorlekuetatikbaino.
Zure liburuari esker ikasi dugu, halaber, euskaldunokfortegintzari egindako ekarpen nagusiaBiarnoko Nabarrengose herriko harresia izanzela, Nafarroako Enrike II.ak eraikiarazitakoa.
Bai, hala da. Gerra ugari jasan arren, euskaldunokez diogu ekarpen handirik egin kulturaunibertsalari gotorgintzari dagokionez.Beharbada, Biarnoko Nabarrengose herriareninguruko harresia dugu ekarpenik nabarmenena.Zangozan jaiotako Enrike II.a nafar erregeakItaliatik ekarri zuen Fabricio Siciliano arkitektoa harresia diseina zezan, eta eraikitzaileaBaionako Frantzisko Girard izan zen.
Frantziarrek estatuko lehenengo hiri-harresibastioduntzat jotzen dute Nabarrengosekoa,nahiz eta garai hartan ez zegokion FrantziakoErresumari.
Kanpokoen mesedeko gatazka beliko horientestuinguruan, lau mendetan mila forte bainogehiago eraiki omen ziren, baina ia ez zaiguhorien arrastorik iritsi. Iraganarekiko axolagabekeriarenondorioa ote?
Gehienak kanpainakoak ziren, gudu edo gerrabaterako eraikiak, alegia. Material kaskarrakedo beste eraikin bati kendutakoak erabilizeraikitzen ziren, eta, normala denez, erabiltzeariutzi bezain laster, hondatzen etadesagertzen hasi ziren. Gure inguruko mendietaneraikin horien aztarnak geratu dira:ezpondak, sakonuneak? baina azken urteotakohiritartze-prozesuak eta laborantzalurrakbildu eta banatzeko politikek hainbataztarna desagerrarazi dute. Iparraldean,aztarna horiek babesten eta monumentu historikoizendatzen hasiak dira, eta Hegoaldeanatzeratuago gabiltzan arren, babes hori iritsikodelakoan nago.
Zeintzuk dira, babesik ezaren ondorioz, arrastorikutzi gabe behin-betiko desagertu direnEuskal Herriko forterik garrantzitsuenak?
Gazteluak bezala, gehien desagertu diren forteakhirigunekoak edo hiriguneetatik gertualtxatu zirenak dira. Niretzat, mingarrienetakoa,bi karlistaldietan erabili zen AietekoHaize-Errota fortearen desagerpena izan da.Bestalde, ez dut aurkitu Orhi mendian egongozen Maina-Txiloa fortea, baina, ziurrenik,bere aztarnak hor daude.
Liburuan bildutako 101 forteen artean, zeintzukdira iristeko errazenak?
Zalantzarik gabe, autoz irits daitezkeenak:Euskal Herriko hiru zitadelak (Baiona, Iruñeaeta Donibane Garazi), Hernaniko Santa Barbara, Oiartzungo eremu gotortukoak,Higer edota Serantes, Avril eta Galea, Bizkaiaaldean. Apur bat ibiliz gero, Bilboko Arraizeta Arnotegi forteetara irits gaitezke, MundakakoSanta Katalinara, Zokoara...
Zeintzuk dira ingurunerik ederrenetan kokatutakoak?
Pirinioetakoak, dudarik gabe, Orreaga etaDonibane Garazi ingurukoak, baina Bilbo etaitsasadar inguruko mendietatik ikusteak eremerezi du.
Eta sorpresarik handiena eman dizutenak?
Amaiurko gazteluaz aipatu dudan harginenkontu horren haritik, igande batean zeharoezezaguna zen forte baten aztarnak aurkitunituen Eugiko arma-lantegiaren gainean, etabiharamunean, ustez Orbaitzetako gotorlekueta arma-lantegiarena izan zitekeen planobat erosi nuen Donostiako Manterolaliburu-dendan, baina etxean aztertzean konturatunintzen 24 ordu lehenago aurkitutakoaztarnen planoa zela, liburuaren azaleanagertzen den berbera, alegia. Askotan, osopozgarria gertatu zait pasarte historiko txikibatetik abiatuta mendian aztarnak aurkitzea.Fortegintzaren gainbeheran garrantzi handiaizan omen zuen artilleriaren aitzindaritzat jotzenden Pedro Bereterra mertzenario erronkariarrak.
Tamalez, historian askoz gehiago nabarmentzenda gerlari trebe edo ausart bat 1.000nekazari edo artzain baketsu baino. Nikazken horien jarduera hobetsiko nuke.
Euskaldunok, gizonak eta emakumeak, orokorreanlangile finak izan gara familia aurreraateratzeko ahaleginetan, eta beharrezkoaizan denean armak hartu ditugu. Hala ere,gehienetan, armak hartzea kanpokoen interesakdefendatzearren izan da, eta gure lurretanegondako gerra eta suntsiketa gehienakkanpoko interesek ekarri dituzte.