Síguenos en redes sociales:

Baztango Irakurle Taldeak Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu du

Liburu aurkezpenak, ipuin-kontaketak,mahai-inguruak, irakurketa musikatuak eta beste hainbat ekintza izango dira

Baztango Irakurle Taldeak Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu du

INOIZ baino ilunagoa izango daaurtengo ilbeltza Baztanen, asteleheneanabiatuko den NobelaBeltzaren Astea dela-eta. Iazaurreneko aldiz ospatu zen ekimenhonek izandako harrera ona ikusita,bigarren edizioa izango da aurtengoa,eta hilaren 24ra bitartean luzatukoda. Baztango Idazleekin Solaseanekimenean parte hartzen dutenirakurzale batzuen artean sortu zenEuskal Nobela Beltzaren Astea antolatzekoideia, Ane Cuesta IrakurleTaldeko kideak jakitera eman duenez.“Taldeko batzuk gure arteanbiltzen hasi ginen genero beltzareninguruan genekienaz hausnartzeko,liburuak aztertzeko, iritziak partekatzeko...

Elkartze horietan ereingenuen Euskal Nobela BeltzarenAstearen hazia”, kontatu du. Cuestarinobela beltza definitzea “zaila” egitenbazaio ere, ekimena antolatzerakoaneleberri beltza “bere zentzurikzabalenean” hartu dutela argitu du,eta adierazi du astean zehar izangodiren ekintzekin “zerbait gehiagozehaztea” dela asmoa. “Batez ere,nobela beltza gaur egungo jendartearenalde ilunena erakusteko tresnabaliogarri gisa ikusten dugu etabaita kritika soziala egiteko bitartekogisa ere”, gaineratu du.

Nobela beltzak euskal literaturanduen presentziari dagokionez, “ustebaino handiagoa” dela dio irakurletaldeko kideak. “Iaz, lehen edizioaprestatzen genbiltzala, ohartu gineneuskarazko eleberri beltzak ugariakdirela eta genero honek osasun onaduela euskarazko literaturan. Igaroberri den 2015. urtean, adibidez, 6-7eleberri beltz kaleratu dira euskaraz.

Kopuru polita da gurea bezalakohizkuntza batentzat”, azpimarratudu. Horrez gain, euskal nobelabeltzak “publiko fidela” duela ere iritzidio Cuestak. Bada, topaketa haugenero honetako “irakurleen etaidazleen arteko elkargune” izateanahi dute antolatzaileek. “Idazle etairakurleak batu eta literaturaz gozatzeada helburua ?jakinarazi duCuestak?; ikustea literaturaz gozatudaitekeela, ez soilik bakarka, baitataldean ere. Gainera, elkartze horienondorioz beste gauza batzuk ematendira: hausnartzen da, iritziak partekatzendira, ikasi egiten da etaaurrera begira lantzeko ideiak eresortzen dira”, gehitu du.

EKIMEN UGARI Aurtengo EuskalNobela Beltzaren Astea proiektuberri baten aurkezpenarekin abiatukoda, (H)ilbeltza beltzaz webguneberriaren aurkezpenarekin, hainjustu. Iazko edizioan sortu zen informazioguztia biltzeko sortu dutenwebgunea da honakoa, generoa beraardatz duena. “Astean zehar jasokoditugun ekarpenak ez ezik, hala nahiduen idazle, itzultzaile, kazetari edotanorbanakoen gogoetek ere izangodute lekua. Finean, euskal nobelabeltzaren inguruan sor daitekeenguztia partekatzeko atari digital batda”, dio Cuestak. “Jende askorenbabesa izan dugu eta kontent gaudeerantzunarekin. Honek erakusten dunobela beltz zale anitz dela gureartean”, gehitu du. Asteartean,Idazleekin Solasean ekimena izango da Xabier eta Martin Etxeberriaanaiekin, Gizon gogorraren sekretualiburuari buruz. Urtarrilaren 21ean,ostegunarekin, Jose Antonio Loidi,Angelita arrebaren begietatik izenekosolasaldia izango da, Hamabostegun Urgainen polizia-eleberri klasikoarenegilearen arrebaren eskutik.

Ostiral iluntzean, Akabailabeltzak zineman izeneko solasaldiagidatuko du Harkaitz Canok. Kasuhonetan, genero beltzeko pelikulaketa eleberri beltzak uztartuko dituidazle lasartearrak.

Topaketa aste osoan zehar luzatukobada ere, gonbidapena, bereziki, astebururakoegin dute antolatzaileek.Larunbat goizean, Beltzean beltz...eta Jim Thompson mahai-inguruaeskainiko dute Xabier Olarrak etaMiel Angel Elustondok. Arratsaldean,liburu aurkezpenek hartukodute lekukoa. Jon Alonsok Beltzarenkoloreak (nobela beltzari buruzkooharrak) saiakera aurkeztuko du primizian.

Baztanen izango diraberaien lan berriak aurkezten JonArretxe eta Gotzon Barandiaranere, Estolda Jolasak eta Gidariarenokerra eleberrien egileak,hurrenez-hurren. Eguna bukatzeko,Columba Palumuslaburmetraia aurkeztukodu Koldo Almandoz zinegileak.

Igande iluntzekoirakurraldi musikatuakemango dio amaieraNobela BeltzarenAsteari. Bertan, literaturaeta musikauztartuko dira, eleberribeltzetako pasarteaklan horietanaipatzen diren kantuenletrekin tartekatuz,zuzeneko musikazlagundurik. Euskal Nobela Beltzaren Asteaeuskara hutsean izango da, nahiz etaatzerriko literaturatik euskarara ekarritakolanek ere izango duten berelekua, antolatzaileen esanetan. “Ezindugu ahaztu azken urteetan argitaletxebatzuek itzulpengintzan eginikolan handia”, nabarmendu duCuestak. Hala, Elustondo eta Olarrahorretaz ere arituko dira beraienmahai-inguruan. Ekitaldi guztiakirekiak izango dira eta jendeak ekintzetanparte hartzeko deia luzatudute antolatzaileek: “Topaketa Baztanenegingo bada ere, Euskal Herrikoirakurle guztiak gonbidatu nahiditugu, euskal lurraldeetako letrazaleakelkartu eta herrian sortzenden giroaz gozatzera”.

Gainera, herrira asteburu pasa joatekoasmoa dutenentzat Baztangolanda-etxeekin eskaintza bereziakadostu dituztela nabarmendu du