ARTEA nonahi dago. Egunero etxetikatera bezain laster, kaskoak jantzieta gure musika gogokoena jartzendugu, haren erritmo bizia jarraituzgure ibilkeran. Autobusean hain zirraraturikgaituen nobelaren beste atal bat irakurtzendugu, emozio aurpegia inguratzen gaituztenezezagunengandik ezkutatuz (edoezkutatzeko saiakera eginez, hobeto esanda).Hiriko eraikin berria ikustean asperen eginondoren, ahoa zabalik dugula geratzen garabegira, inozo itxurarekin.
Zineman ikusi berri dugun filmeak ateratakonegar malko horiek ukatu egingo ditugulagunartean, baina ondo dakigu bihotza hunkiturikatera garela aretotik, kredituak hasibezain pronto.
Funtsean, hori guztia artea baita. Definitzekozaila bada ere, hitz hau ez da arrotz inorentzateta sentimendu bat sorrarazi digunedozein produkturi berehala esleitzen diogu.“Hori artea duena Adurizek, zeinen golederra!” diote futbolzaleek, oihu artean.Ballet obra amaitu bezain laster, koreografiarenbikaitasuna ohoratzeko asmoz egokitzendiote hotsandiko hitz hau dantza-zaleamorratuenek. Arrazoi osoz darabiltzatehalako terminoak, noski? Baina ba al dazirrara hau handiarazteko erarik egungoarte garaikidearen testuinguruan? Baiezkozuzena ematera ausartuko ez naizen arren,elkarrekintzaren ideia jaurtiko dut eztabaidamamitsu honetara.
Elkarrekintza, edota gizaki eta makinenarteko interakzioa, guztiz sustraituta dagogure gizartean smartphone, ordenagailu etabestelako tresneria elektronikoari esker.Aukera berri hau duela hamarkada gutxiagertu zenean, denbora urria behar izanzuten garaiko lehen joko elektronikoa asmatzeko.
1958. urtea zen, eta historiako lehenbideo-jokoa sortu berri zen. Tennis for Twoizenpean, lehen ordenagailurako joko elkarreragileakproposamen arrunta bezain interesgarriaeskaini zuen: tenis edo ping-pong partida birtualak jolastea. William Higinbothamfisikariak ideia honi esker jaso zuenbideo jokoen aitona izatearen merezimendua.
Geroztik, bilakaera etengabean egon dirabideo-jokoak, alderdi tekniko nahiz artistikoeidagokienez. Nabariena lehena da, 2DMario pixeldun hartatik egungo grafikoetaraeginiko jauziak bertigoa sentiarazten baitigu.Alderdi teknikoago honek ateak zabaldudizkio bideo-jokoen munduari zinemarenartera hurreratzeko, hau izanik, zalantzarikgabe, azken urteotan beha dezakegun joeranagusia. Mugimendu honen xedea istoriosakonak hartu eta elkarrekintzaz blaitzea da,honela jokalariaren inplikazioa bermatuz.
Multzo honetan sar genezakeen joko bat bainogehiagorekin bukatu dut negar batean pantailarenaurrean. Pertsonaiekin izandako loturaerraldoiari eta euren sufrimendua nire azaleanpairatzeri esker lortu dute joko batzuknire bihotzean tarte bat edukitzea, nire filmeeta abesti kuttunen alboan.
Arte hitza etiketa huts bilakatu duen gizartedekadente honek, ordea, ez dio aukera bateman nahi proposaturiko abenturak gugandikinoiz baino gertuago bizitzeari, jokalarioifriki etiketa itsatsi digularik trukean. Egiaote friki hutsak garela bideo-jokoen bizitzalabur honen jarraipena nolakoa izango denikusi nahi izateagatik? Denbora omen dapoligrafo bakarra.