TELEBISTAN aizkolarienarteko desafio bat ikustenzegoela otu zitzaion IokinElortza Seiurte taldekogitarra-jole eta abeslariari diskoberrirako ideia. Desafioa bukatuta,aizkolaria ezpalei buruz hizketanentzutean izan zen, hain justu:“Ezpalena metafora polita irudituzitzaidan; Seiurte enbor bat izangobalitz bezala sentitzen dugu, etaenbor horrek askatzen dituen ezpalakgure ibilbidean egin ditugundiskoak eta abestiak izango lirateke.Horren harira kanta batentzako hitzakidazten hasi nintzen, bainaideia egokia iruditu zitzaigundiskoa izendatzeko”, azaldu duElortzak.

Iokin Elortzarekin batera (gitarraeta ahotsa), Iñaki Elortza (gitarra)eta Ekain Elortza (bateria) anaieketa Julen Oarbeaskoak (baxua),“inoiz erakutsi duten nortasunartistikorik sendoena” erakutsidutela dio Fermin Etxegoien kazetarieta musika adituak Ezpalakdiskoaren aurkezpen orrian. Taldekideakere bat datoz baieztapenhonekin: “Gure diskorik trinkoenaeta indartsuena da Ezpalak. Abestiguztien oinarrian indarra dago”,gehitu du Elortzak.

Taldearen ibilbidean pop-rockareneremuan sailkatu izan badituzteere, oraingoan “rock modernoarenesparruan murgildu” direla dioabeslariak. “Askotan esan izandugu pop bihotza eta rock gorputzaditugula, eta bi estilo horienuztarketan mugitu izan gara azkenurteotan. Baina disko honetanrocka da nagusi. Zuzenekoetanabesti rockeroak jotzen gustoragoaritzen garenez, oraingoan gorputzakeskatu ditu egur gehiago sartzea,oholtzan gehiago eman ahalizateko”, azaldu du.

LABUR BAINA SAKON Zortzi kantukodiskoa da Ezpalak, Banderazuria, Lau akordeen matxinada,Egun euritsuak, Road Movie, Ezpalak,Txernobil, 43. paraleloan, etaProfit izenburuko kantak biltzendituena. Orain arteko diskoetan 10-11 kantu biltzen bazituzten ere, 8 baino ez dituzte sartu azken honetan,“bilduma biziagoa” egite aldera.“Diskoa laburra bada ere ?30minutu irauten du?, intentsoa da”,uste du Elortzak. Era berean, diskolaburra egitea “nahita” bilatu omendute. “Alde batetik, guretzat erelana errazten duelako, alde nabariabaitago, grabaketa lanean batezere. Bestetik, ez duzulako hainbesteenergia galtzen eta egindakolanari indar gehiago eman ahal diozulako.Eta, azkenik, entzuleenganarreta pizteko aukera gehiago ematenduelako ere bai. Izan ere, gauregun jendeak ez ditu disko osoakentzuten, kantu solteak baino. Denaden, askori diskoa labur egin zaioeta gehiagoren gogoz geratu dira; baina tira, hori beti da ona”, gaineratudu Elortzak.

Ohi duten legez, Berrizko Estoldetanestudioan autoekoitzi dutediskoa, baina, aurreneko aldiz,kanpoko jendearen ekarpena baliatudute. “Beti izan gara lan osoa gurekabuz egitekoak, baina pixkanakahasi gara hori aldatzen eta, gure ibilbideanestrainekoz, ekoizle batekinlan egin dugu”. Hain justu, Grisestaldeko Eñaut Gaztañaga aritu dazeregin horretan. “Egun EuskalHerrian dagoen ekoizlerik onena da,gure iritziz; gure aurreko diskoanere berak egin zituen nahasketaketa oso pozik geratu ginen. Igartzenda aldea, onerako, noski, berariesker aberastu egin baita taldearensoinua”, gehitu du Elortzak.

MUSIKAREN BIDETIK Seiurte taldeakibilbide oparoa du atzean.Orain izeneko lehen diskoa grabatuzutenetik ia 20 urte igaro dira etaberen seigarren estudioko diskoada Ezpalak. Atzera begiratuta,“satisfazio handia” sentitzen duteladio Elortzak. Horrez gain, taldeak“garapen bat” izan duela ere adierazidu. “Musikariak baino gehiago,musikazale amorratuak gara,musika asko entzuten dugu etakontzertu askotara joaten gara,gure soinua eguneratzeko garrantzitsuadela uste dugu. Dagoenekoez ditugu 20 urte ?jarraitu du? etaez dugu garai batean entzutengenuen musika berbera entzuten;taldeak garapen bat izan du, etadisko honekin jauzi bat egin dugulauste dugu. Izan ere, garapenahorretan datza: musika doan bidetikgoaz gu ere”.

Urte asko dira bidean, eta EuskalHerriko eszena ondo ezagutzen duteSeiurtekoek, zeinetan “bakartusamar” ikusten duten beren buruabatzuetan. “Askotan umezurtz sentitzengara ?onartu du Elortzak?.Hemen ez dago gurearen modukotalde askorik, eta sarritan zaila egitenda kontzertuak konpartitzekoantzeko taldeak bilatzea. EuskalHerriko aretoetan beste talde motabatzuk dira nagusi, jaietan eta txosnetanere bestelako kontzertuakdaude gehienetan... Argi dago euskalmusikaren parte garela, baina sarritanez gara sentitzen eszena horrenbarruan , nolabait esateko”.Sentipen hori izanagatik ere, kexatzekomotiborik ez dutela dio:“Beharbada ez dugu jende askomugituko, baina oso fidelak etaberoak dira gure zaleak, eta egunetikegunera gero eta gehiago dira.Guretzako horrek ez du parekorik”.