ABIAPUNTUA sinplea da: hotzakdauden bost lagun beroaren bila.Baina, sakonduz gero, bada besteirakurketarik: Atzera begira jarri,eta beraien bizitzetan garrantzitsuak izandiren pertsonen inguruko gogoeta, horixeMetrokoadroka kolektiboaren azken lanak, Suizan nahi izenekoak, proposatzen duena.

Taldekideen arteko solasaldi batean ateraomen zen ideia, Oier Guillanek azaldu duenez.“Denon artean hasi ginen gutako bakoitzabizitzako zein puntutan zegoen hausnartzen,ze kezka zituen? Eta puntu komun battopatu genuen: gure bizitzetan garrantzitsuakizan diren pertsonez hitz egitean sentimenduantzekoak genituela ohartu ginen”,kontatu du. “Abiapuntuan genuen ideia zenaskotan omentzen ditugula garrantzitsuakizan diren pertsona famatuak: idazleak, politikariak,artistak... Eta gutxitan gertu izanditugun pertsona garrantzitsuak. Azkenbatean, denok ditugu horrelako pertsonakgure bizitzan: lagunak, familia? Bada, haubada sentitzen duguna, zergatik ez azaleratu?”,azaldu du Guillanek. Bada, esan eta egin.

Guillanekin batera, Idoia Beratarbide, JaviBarandiaran, Ander Fernandez eta Asier Sarasolakosatzen dute Su izan nahi obrako boskotea.Diziplina batetik dator bakoitza: pinturaeta ilustrazioaren mundutik Beratarbide,letretatik Guillan eta Sarasola, antzerkitikBarandiaran, eta musikatik Fernandez. Denaden, urteak daramatzate elkarrekin lanean.2012an, Poza antzezlana sortzeko bildu, etaelkarrekin gauza gehiago egiteko gogoz geratuziren. “Pozak aho zapore gozoa utzi zigun;sentitu genuen boston artean kode bat lortzenari ginela, ahots propio bat, eta horretansakontzeko gogoa izan genuen. Taldekidegehienok ez gatoz aktore lanetik, eta oholtzaelkar topatzeko gune bat izan da. Bestalde,gure lanaren ardatz nagusietako bat beti izanda diziplina desberdinak oholtzan nola uztartulantzea. Bada, Su izan nahi obran inoiz bainotxertatuago daude antzerkiaz haragokobestelako elementuak”, azaldu du Guillanek.

Metrokoadroka konpainian ohikoa dutenlegez, interpretazio librea eta inprobisazioaizan dituzte lanerako tresna nagusi obrarensorkuntza prozesuan. “Inprobisazioa sormenteknika modura erabiliz osatu zen obrarenhezurdura, era horretan, sormen prozesuabera kolektiboa izan zedin”, nabarmendu duGuillanek. Izan ere, “ez gara abiatzen aurrezidatzita dagoen gidoi batetik. Materiala modukolektiboan sortzen dugu, eta hori lortzekoinprobisazio ariketa desberdinak egiten ditugu”,gehitu du. Inprobisazioa “obra sortzekotresna” bada ere, beti zerbaitetan oinarrituzegin behar dela dio Guillanek: “Inprobisazioabai, baina ez hutsetik abiatuta, zerbaiten gaineaninprobisatzen baita beti. Senideen gaialantzean, kasu, irudi konkretu batzuk planteatzenziren eta horren gainean egiten zirenariketak. Adibidez, amonei buruz hitz egitean,bakoitzak bere amonari loturiko proposamenespazial eta bisuala ekartzen zuen eta horreknora eramaten gintuen ikusten genuen”.

EGIAREN BILA Beren antzerkia performancerahurbiltzen dela uste dute Metrokoadrokakokideek. “Gauza erreal eta pertsonaletatikabiatzen gara, iruditzen zaigulako beste modubatera iristen direla gauzak nolabaiteko egiabat oinarrian dagoenean. Azken finean, helburuaedonork bere bizitzan identifikatuaksenti ditzakeen gauzak oroitaraztea da”, dioGuillanek. Horrela ba, bizi eta sentitu dituztengauzen inguruan hitz egitea dute maite,egiaren bila. “Antzerkiak beti nahi du egiarairistea. Baina, azken finean, gure egia ez da egia benetakoa ere, sorkuntza prozesuanegiazkoa zena fikzio bilakatzen baita emanaldibakoitzean errepikatzean. Gu gara benetanoholtzan daudenak? Edo ez gara? Eremuhorretan jolas egiten dugu, jolas horretatik doagure kodea; teatroa, azken finean, jolasa baita”.

ELKARLAN AKTIBOA Metrokoadrokak Su izannahi antzezlana sortzeko laguntza jaso zuen,ZUBI ekimenaren barruan. Horri esker, egonaldibi egin zituzten taldekideek. “Funtsezkoa”izan da laguntza hori, Guillanen esanetan:“Gure artera orain iristen ari den alternatibaberri bat da, beste leku batzuetan errotutadagoena, eta guri oso baliagarria izan zaiguna;izan ere, aukera hau gabe ezin izangogenuen obra aurrera atera”. Gainera, honakoadiru-laguntza soil bat baino gehiago dela azpimarratudu. “Elkarlan aktibo bat da, sortzaileezgain, antolatzaile eta produktoreen aldetikere inplikazioa bilatzen duelako. Horrenbehar ikaragarria dugu sektorean, bakoitzalubakiaren alde banatan egon beharrean”.

Uda artean, Su izan nahiren hainbat emanaldiegingo dituzte, baina ez dakite ordutik aurrerazein bide egingo duen obrak. Hala ere, unehonetan ez dute kezka hori: “Garai politeangaude; gutako bakoitzak beste proiektu batzukditu martxan, eta hori seinale ona da,nahiz eta elkartzeko zailtasunak ekarri”.Hurrengo emanaldiak Azpeitian (ostiralean),Errenterian (ekainaren 20an) eta Ean (uztailaren18an) izango dira.