MAITASUNAREN, zoriontasunareneta askatasunaren kontzeptuetanoinarrituta, bere barneko munduaagerian utzi du liburu berrianMikel Ibargurenek (Zestoa, 1967). Oraingohonetan, bere burua aske utzi du Ziburun biziden idazleak, etorri ahala idatzi baititu moldeugaritako olerkiak. Hala, “bila joan gabe” etorrizaio Bide batez esanda liburua, UtriusqueVasconiae argitaletxearekin plazaratu duena.Izenburua, liburuko poema batetik atera duIbargurenek. Bide hitza garrantzitsua iruditzenzaiola kontatu digu, “esanahi asko dituenhitza da, adibidez, niri gehien gustatzen zaizkidanbi hitz osatzeko balio du, norabide eta bidelagun”.Gainera, bide batez lokuzioak liburuhonen izaera islatzen duelakoan dago, “ez dutnahi zerbait finkoa izatea, ate ireki bat utzinahi izan dut, trantsizio edo mugimendu batadierazi”. Hala, izenburuarekin, bidearen etatrantsizioaren kontzeptuak lotu ditu idazleak,“harri batez bi txori jo nahi izan ditut, hitzjokoa egin eta begi kolpe batez irakurlea liburuanbarneratzea izan da asmoa”.
Bide batez esanda lanean, aurretik argitaratudituen liburuen bidetik, Mikel Ibargurenekbere barruko mundua erakutsi nahi izan du;“nire gogoetak, hausnarketak eta sentipenakadierazi ditut”. Maitasunaren, zoriontasunareneta askatasunaren inguruan jardun dabatik bat, “kontzeptu horiek aztertu ditut, bainaez azaletik, sakonera jo dut”. Kezka horiek,idazlearen arabera, behin eta berriro errepikatuditu idazten hasi zenetik: “Nire tematikabeti da berdin samarra, material berdinaibiltzen dut beti; esan daiteke poema zaharrakdirela hitz berriekin eginak edo, bestela, hitzzaharrez osatutako poema berriak”. Dena dela,oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta, gai ugarijorratzen ditu, “kezka existentzialetatiktonu onirikoagoetara, aniztasuna dago poemetan”.
SORMENEAN ASKEAGO Tematikaren aldetik,Ibargurenen olerkien ildo nagusiak liburubatetik bestera errepikatzen badira ere, Bidebatez esanda lanean askatasun handiagoaeman dio bere buruari eta sormenak irekidizkion bideetatik murgildu da. Hain zuzenere, horixe da aurreko liburuen eta oraingoarenarteko aldea, libreago jardun dela.
“Aurreko liburuak gainditu nahi izan ditut etalortu dudala uste dut”, aitortu digu. Izan ere,Mikel Ibargurenek kartzela eta erbestea ezagutuditu eta bizipen horiek erabat baldintzatuzituzten aurreko lanetako olerkiak. “Oraingoan,ez naiz hain lotuta egon, askeago ibilinaiz idazten”. Poema “ludikoagoak” irtenzaizkio liburu berrian, “hitz joko gehiago dago,adibidez”.
Olerkiak, bata bestearenatzetik, azkenengotik hasitazein banaka irakurtzekomodukoak dira, liburuak ezbaitu hari sendo bat, poemak“aski autonomoak” dira. Formaaldetik ere, luzeak eta laburrak,arinak eta sakonak tartekatzenditu, “batzuk arnasluzeagokoak dira, beste batzuk,berriz, txinparta modukoak, motzmotzak”.Sententzia gisako olerkiak eresartu ditu, “horietan agertzen da, gehienbat,neure pentsamentua bera”. Mikel Ibargurenekazaldu digu, ia “ezustean” osatu duela liburua,“poema solteak idazten hasi nintzen, elkarrekinloturarik gabekoak, eta sormenak eraman nau;egia esan, hasieran ez nuen uste liburu bat gorpuztukozenik”. Hartara, “liburua bera etorrizait eskuetara, ni bila joan gabe”, aitortu du.Horren guztiaren emaitza, Bide batez esandaizenburupean, idazlearen barruko sentipenetarahurbilduko gaituen olerki bilduma da.