Kanpainan gaude dagoeneko, denok apirilak 21ean izango den finala jokatzeko deituak. Hauteskunde-jokoaren lehen egun hauetan, zelaira salto egin bezain laster, kamiseta oraindik izerditu gabe, talde ezberdinak profila propioa markatzen ari dira: batzuk Madrilgo Moncloa’ Kopa –haientzako partidu garrantzitsua dena– begiratzen ari dira, 21A.ko lehia izapide hutsa besterik ez da; beste batzuek, Euskadi-Espainia partidu bat balitz bezala, bai edo bai jokatu behar izaten dute, martxaren gainean elastiko-kolorez aldatu beharturik; badira beste batzuk, muturreko populismoak –eskuindar zein ezkertarrak–, zeruei edo infernuei zuzenki erasotzeko prest daudena, tira ba, auzo-lotsa eta txartel gorria; eta horra hor ere lehenengo minututik finalera lehiatzera irten direnak, nahiz eta aldez aurretik penaltiak jaurtitzeko deituak izango direla jakin –hori esaten jarraitzen dira enkestak– eta hauteskundeetako irabazlea, kopa altxatuko duen taldea erabakiko da. Zenbaiten ustez, batzuek eta besteek, denek salbuespenik gabe, jokaleku bera zapaltzen dute, nik ez dut hori hain argi ikusten. Ez naiz ari hauteskundeetan parte hartzeko duen legitimitateaz, jakina. Ez zait iruditzen denak jokabide berbera erakusten dutenik, hau da, Euskaditik eta Euskadirako ideien, proiektuen eta programen eztabaidari ekitea. Egia esan, batzuek, zuzenean, beren burua baztertzen dutela, alde batera egiten direla edota besteren koloredun kamisetak janzten dituztela sentitzen dut. Bakoitzak erabaki dezala nor den nor. Koloreez arituz…
Sevillatik Bilbora Mallorcatik pasatikan, bizi garen egunak zuri-gorriak dira, erabat. Txuriurdin honek txapelduna agurtzen du, baita irabazle izan zena ere nahiz eta partidua galdu. Ze hauteskunde garai honetarako nahi nituzkeen nik giroa, adiskidetasuna, bestearen errekonozimendua, jokoan garbitasuna eta, bereziki, zer garen eta nor ordezkatzen dugun jakiteko harrotasuna, hau da, Athletic eta Mallorcako familiek eskaini zigutena, berdegunean eta handik kanpo. Benetako garaipena.