Badakit zail dela irakurri edo en-tzun gabe sinestea, baina gure Papek zoragarri hitz egiten du oraindik euskaraz. 2016an itzuli zen Senegalera, baina haren euskal mihirik ez da oraino herdoildu. Asko laguntzen dio, jakina, gure familiako whatsapp taldean sartuta egoteak. Horri esker egunerokoa da gure harremana, eta etengabe irakur-tzen eta entzuten du euskara. Zuka zein hika egoki mintzatzen da, gainera. “Aitta, zer moduz hao?” galdetzen dit eta ni urtu egiten naiz. Senegaldarren hizkuntzak –wolofera da nagusi, baina badira beste hainbat ere– ez dira fonetikoki euskaratik oso urrunekoak, agidanez, erraz eta egoki molda-tzen dira behintzat. Askoz arrotzago gertatzen zaie asiarrei. Badira hemen hamarkadak daramatzaten txinatarrak, oraindik ere ahoskera traketsa baino traketsagoa dutenak. Adimen artifizialak dena ez daki, baina edozein galderari erantzuten dio. ChatGPT-ri galdegin diote zein den euskarazko esaldirik zailena eta di-da batean erantzun du: “Hau da nire etxeko hondartza”. ChatGPT-k ez daki hemen ez dagoela hondartza pribaturik, ez daki, halaber, “gure herria” eta “gure ama” esaten dugula. Esaldiaren ahoskeraren zailtasunari atxikirik, guri pellokeria iruditu arren, baliteke beste zenbait mintzairatako hiztunei oso neke gertatzea. Eguesibarreko alkate Xuriñe Peñasek ederki esan ditzake hori baino zailtasun handiagoko esaldiak. Ez ditu esaten, ordea, ulertuko ez lioketen herritarrak ez baztertzearren. Xuriñeren alor politikoan asko dira euskara diskriminatzaile irudi-tzen zaienak. Haientzat bada ChatGPT-k esan duena baino esaldi aise zailagorik. Esate baterako, “euskaraz bizitzen utziko dizut”.
- Multimedia
- Servicios
- Participación