nor gutxik jar dezake zalantzan euskal selekzioaren ofizialtasuna FIFAn eta UEFAn eskatzeko, egungoa baino garai hobeagoak egon direla gurean, batetik, erakunde hauen estatutuek aukera hori aurreikusten zutelako, eta bestetik, ofizialtasunaren aldarrikapenak jendartean oihartzun bastante zabalagoa izan edo eta euskal kirolarien artean, inplikazioa handiago eta zuzenagoa zelako. Baina orain, hogei urte pasa ondoren egin dute. Bazen garaia! Euskal Kirol Federazio batek nazioarteko erakundeetan -kasu honetan FIFAn eta UEFAn- sarrera eskatu izana ikaragarrizko aurrerapausoa da, zinez aurrekari garrantzitsua markatzen duelako. Maila honetako jauzi bat gauzatzen den unea, bestalde, egokia izaten da atzetik egindakoak baloratzea, aurrera begirakoak zehaztu ahal izateko.1995an sortu zen ESAIT eta bat beste, ia hogei urte eman ditu ofizialtasuna aldarrikatzen. Eta hori lortzeko, beti izan du argi Nazioarteko erakunde horietan eskaera gauzatzea ezinbestekoa zela. Zentzu horretan 1998tik aurrera, behin baino gehiagotan proposatu diogu Jaurlaritzari eskabide hori gauzatzea une egokia zelako Futboleko Federazioak UEFAn sarrera eskatzeko, une hartan -orain bezala- Euskadin kirolaren gainean eskuduntza osoa izanik, UEFAren orduko estatutuetan oinarrituta, sarrera erabat bideragarria zelako. Une hartan ez zen honakoa gauzatu, gehienbat geroago Kirol Zuzendaria izan zenak jarri zituen oztopo eta trabak izan zirela medio, eta aitzina Lizarra Garazikoa zapuztu egin zelako. Tamalez, aukera galdua izan zen, eskabidea une hartan egin izan bazen, orain Gibraltarrekin batera Euskadiko Futbol Federazioa UEFA barruan egongo litzatekeelako eta ondorioz, euskal futbol selekziok nazioarteko txapelketa ofizialak jokatu ahal izango zuelako. Gibraltarrek sarrera eskatu eta gero, 2001ean, UEFAk Espainiako futbol federazioak proposatuta, bere estatutuak aldatu zituen (EH, Catalunya eta beste Nazio batzuekin gerta zitekeena aurreikusi zuenean) UEFAn sartzeko ukanbehar gisa NBE-k estatu independiente gisa aitorturiko baten kirol federazioa izatea galdatuz. Orain erruak bota eta elkar seinalatzeko unea ez den arren, iragana beti hartu behar da aintzat, geroari begirako urratsetan asmatu ahal izateko.Nazioarteko Federazio batean sartu ahal izateko, bi fase garrantzitsu daude: lehena barneko fasea da, non sarbidea eskatuko duen Federazio nazionalak bere erabakia estatutuen arabera dagokion organoan legez hartu behar duen. Horren ostean, akordio hori Nazioarteko Federazioari eskabide batekin adierazi beharko dio. Barneko fase hau erabat burutu du Euskadiko Federazioak.Bigarren fasea onarpenarena izango da. Nazioarteko Federazioak eskabidea jaso eta aztertu behar du, eta betebehar formal guztiak ondo gauzatuta daudela egiaztatuta, hortik aurrera Federazio horren Asanbladak erabakia hartu beharko du, zuzendutako eskabide hori ontzat jo, ala errefusatzeko, muga bakarrak bazkideen borondatea eta Suizako legedia izango direlarik.Fase honetan lan diplomatikoak eta politikoak berebiziko garrantzia hartzen dute. Zentzu horretan Españako Federazioarekin balizko akordio bat onuragarria izango da, nazioarteko lehiaketetan Euskal Selekzioaren presentzia lehiakorra bermatuko badu, eta horri begira ezinbestekoa da ofizialtasunaren alde Madrilgo Kongresuan dauden Diputatu guztiek ekipo berean jokatzea Euskal Federazioarekin koordinatuta.Era berean, argumentarioa are gehiago indartze aldera, gai honen gainean Eusko Legebiltzarrean ez-legezko ekimenen bat onuragarria izan liteke, dagoen adostasun politikoa esanbidez islaratuko lukeelako.Erronka honek duen tamaina kontutan hartzen badugu, bistan da eragile guztiek -Jaurlaritza, futbol jokalari profesionalak, Federazioa, federatuak, klubak, alderdi politikoak eta gizarte-eragileak- batera jokatzea ezinbestekoa dela, desio dugun helmugara heldu ahal izateko.Futbola oraingoan aitzindaria izan da bigarren fase hau irekitzen baina EAEn baditugu beste 48 kirol federazio gehiago, eta hauetariko askok euren diziplinetan, gaur gaurkoz, Estatutu erabat desberdinak dituzten nazioarteko federazio desberdinetan sartzeko aukera dexente dituzte.Beraz, partida hasita dago, eta irabazi nahi badugu, elkarlana inoiz baino garran-tzitsuagoa da. Hel diezaiogun, bada!Iñigo Santxo eta Martxel Toledo ESAITeko abokatua eta koordinatzaile ohiak