Enirio-Aralar babestu

10.12.2020 | 00:57

Agiri hau sinatzen dugun mendi-elkarte eta norbanako mendizaleek jakinarazten dugu oso kezkatuta gaudela Enirio-Aralarko Mankomunitateko lurretan ikusi ohi ditugun zenbait jokabiderekin: pistetako langak giltzarik gabe edozeinek irekitzeko moduan, ibilgailu motordun ugari pistetan gora eta behera, lur orotako ibilgailuak pistetatik kanpo hara eta hona€Ikusitakoak ikusita, Aralarko bidexka eta larreetan lasai ibili eta gozatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta agintari eskudunei –Mankomunitateko Zuzendaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari– eska-tzen diegu, batetik, zorrotz bete eta betearaz ditzatela eremu horretako ordenantzak eta antolamendu-planak, beharrezko kontrol-neurriak hartuz, eta, bestetik, Aralarko mendien eta paisaiaren egoera hobetzeko eta biodibertsitatea zaintzeko eta, ahal den neurrian, leheneratzeko neurriak martxan jar ditzatela.