Udal tasa eta zergen izozteari baie-tza eman genion osteguneko plenoan, baina udal gobernuari eskaera garrantzitsu bat eginez, prentsan azaldu ere ez dena egin. Tasak eta zergak izoztea onartu genuen, KPI negatiboa delako eta pandemiak eragindako ziurgabetasun garaian gaudelako. Baina, zaborren tasaren inguruan hausnarketa bat egin genuen, eta zortzen ari den zuloari begira eskaera bat egin genion EH Bilduri, hurrengo urteari begira, inon jaso ez dena.Guztiok ulertzen dugu, sartu ez eta kendu, ezin mantendu esaerak suposatzen duena ezta? Bada, horixe ari da gertatzen Azpeitian zaborren tasaren kudeaketarekin. Kontu honek urtero zulo handia sortzen duela konturatu gara, eta, soberakinik badagoen arren, berau amaitzeko bidean gaude, eta, egoera urtez urte okerrera doa. 2019ko likidazioari erreparatuz gero, udalari zaborren tasak suposatu dion gastu erreala 1.8 milioikoa izan da, eta, herritarrengandik tasen bitartez jasotako diru-sarrera berriz 1,15 milioi €koa izan da. Beraz, gastuen %60 a bakarrik kubritzen da tasen bitartez. Zorionez, soberakin poltsa bat badago, baina hau ez da betirako, eta dagoena gastatzen ari da. Tasen ordainketek zerbitzu bat kubritu beharko lukete. Badakigu hori askotan ez dela gertatzen, eta hala ere, zerbitzua ematen jarraitu behar dela. Dena den, gure ustez tasengandik jasotzen dugun diruarekin gastuen % 70a behintzat suposatu beharko luke, orokorrean finkatzen den minimoa delako, baina, azpeitian ez da hori gertatzen. Zaborren tasengandik jasotakoarekin gastuen %60ra bakarrik iristen da.Beraz, zaborren tasen kasuan, egoera larria izatera iristeko bidean goazela nabarmendu, eta gaiari adarretatik heldu beharko geniokeela azaldu genuen. Beharrezkoa ikusten dugu urtero egiten den zulo hori murrizteko bideak aztertuko dituen plan jasangarri eraginkor bat bideratzea. Amaia Etxeberria Azpeitiko EAJ Udal taldeko bozeramailea