Aurreko egun horietako batean, etxera nindoala ikusi izan nuen irakurgai modura pareta mardul handi batean zabaldurik. "Irailaren 15etik aurrera greba" frantses-hizkun-tzatik datorkigun hitza hain zuzen (la grève). "Ondorioak ez ditzala langile-klaseak ordaindu". Galdera bat zetorkidan burura berehala. Ondorioak nortzuk jarri dituzte? Sindikatuen lanak eta euren gorabeherak zerbait adierazten digutela esango nuke. Zerbait egin nahi eta nahiz ez jakin nola aterako den, ondorioen beldur. Beren afliatuengandik hilabetero datozkien xoxekin bizi beharko balute, denak lan-uztea ezezik langabezia ere jasan beharko lukete.Enpresariei buru-belarri makurtuta, erabat saldurik ondo bizi diren heinean, langile behartsuen egoerak ez du funtsezko hobekuntzarik ezagutu. Urteak badoaz aurrera eta nire urte mordoko bizitzan hutsune gaberik, ondorioak, sortuko zaizkien kalteak eta gainerakoak beren larrutik ordaindu beharko dituzte langileek -nola ez- hala izan bai da beti. Presarik ez baino pausorik galdu gabe pixkanaka garai bateko sindikatu bertikala edo frankistaren pare agertuko zaizkigu.