Bi modutara bizi daiteke bizitza hau.Zure inguruari inolako arreta eskainigabe, munduaz inolako galderarik egin gabe, edo jakin nahiaz: zure herriarenhistoria ezagutu nahiaz, adibidez; zureaurrekoek pentsatu zutena, idatzi zutena,marraztu zutena ezagutzeko eta ulertzekogosez; inguratzen zaituen paisaia duela bostehun urte nolakoa zen imajinatuz...
Nik, zorionez, jakin nahiaren eredu bat izandut familian. Basilio Eiguren Mendigurenzuen izena, nire aitabitxi izan da. Bere etxeanaltxor bat ezkutatzen zuen. Liburu, egunkarizati eta aldizkariz beteta zuen bere gela.Altxor bilatzaile bat zen. Bere herri Lekeitiozmaiteminduta (oraindik bere ahotsean entzuten dut: Le-ki-txo!), han eta hemen bilatzenzituen herriaren inguruko ikerketak, istorio zaharrak? Liburutegi eta artxiboetan ezaguna zen. Eta ohikoa zen bere etxera bisita egineta liburu edo fotokopia batzuekin ateratzeahandik. Altxor bat balira bezala banatzenzituen. Eta bai, altxor bat ziren.
Bi modutara bizi daiteke bizitza hau. Ezerezetik jaio bagina bezala, edo ohartuta soka luzebateko katebegia garela, gu gaur bizi garenlekuan beste pertsona batzuek inoiz pentsatu,eraiki, abestu, sortu zutela. Eta gu horren guztiaren fruitua garela.
Idaztea bizitza ulertzeko saiakera bat da; etaorain dela ehun urte idatzitakoa bilatzea erebizitza ulertu nahi izatea da. Eskerrak munduan jakin minak bultzatuta gure aurretik egon zirenen ahotsak berreskuratzeko etagordetzeko saiakera egiten duten pertsonakdaudela. Haien jakinminik gabe, nekez ulertuko genuke nondik gatozen, eta oraindik zailagoa izango genuke asmatzea norantzgoazen.
Basiliok bere gelan zituen guztien artean, berealaba pontekoak idatzitako artikuluak ere gordetzen zituen. Gaurko hau ezin izango du gorde, pasa den astean hil zelako, baina nolabaitadierazi nahi nion argi geratu zaigula ondogordeta zuen sekretua: gu joango garela, bainaguk sortutakoa betiko geldituko dela munduhonetan, zain, etorkizunean norbaitek bilatueta irakurriko duen esperantza galdu barik.