Ahaztu esandakoa, bai? Askotanbukatzen zituen horrela esaldiak,hitzekin eraikitakoa bat-batean desegin nahian bezala. Behin esandako hitzak erraz ezabatu ahal izango balira bezala. Bizitzan esaten ditugun hitzak hauteskunde kanpainetan esaten diren horiekbezalako arin eta lurrunkorrak balira bezala. Askotan esan zizun. Ahazteko, adibidez,behin esandako hitz “kursi” haiek, bereustez, biluziegi agerrarazten zutenak zureaurrean; edo beste hitz haiek, benetan itsusiak, bere ahotik suge pozoitsu batenmoduan atera zirenak jeloskor sentitu zenegun hartan. Ezabatu, bai? Esaten zizunbehin eta berriro, eta zuk baietz, lasai egoteko, jada ahaztuta zenituela.
Baina hitzak, behin esaten direnean, gureburuen gainean hasten dira bueltaka, putre talde baten moduan, eta hor geratzen dirazain, berriz bueltatzeko gure gainera. Etanormalean zaurgarrien sentitzen gareneanbueltatzen dira euren atzaparrak eta mokozorrotzak gure azal biluzian sartzera. Batzuetan, gogoratzen ditugun hitz horiek eztizaporea dakarte gure eztarrira; baina bestebatzuetan, hitzek erlekume handi batenmoduan erasotzen gaituzte, eta haien ziztaden zauria eta pozoiaren itsutasuna sentitzen dugu.
Bizitzan esaten ditugun hitzekin mila piezetako puzzle erraldoi horietako bat sortzendoa, batzuek kolaz itsatsi eta gero markobatean sartuta etxeko paretetan zintzilikatzen dituzten horien antzekoa. Baina hitzekin sortzen den puzzle honetan ez duguikusiko Kanadako paisaia liluragarririk edoNew Yorkeko panoramikarik, gure islabaizik. Zerbait baldin bagara, bizitzan esanditugun hitzak garelako, eta esan gabekoakere. Horregatik batzuetan pieza batzuk faltaizaten dira puzzlea osatzeko.
Ahaztu esandakoa. Ezabatu, bai?, eskatzenzizun askotan. Eta zuk baietz erantzutenzenion, egoteko lasai, jada ahaztuta zenuelaesandako guztia. Sekula ez zenion esan hitzek pisua dutela, sekulako pisua, eta batzuetan mila piezako puzzle baten atzerakolaz itsatsita geratzen direla gure bularrean, bueltarik ez duten bideen irudiakerakutsiz.