Denbora baino ez gara, esan dit,begietara begira. Eta haren begiradaren sakontasunak zauria eragin dit sabelean. Nire lagunak berrogeita hamazortzi urte bete ditu eta elkarrekin kafe bathartzen ari garela bere ezinegona aitortudit, denborak atzamarren artetik ihes egitendiola sentitzen duelako. Eta, urduri, kafearikosmosa balitz bezala bueltak ematendizkion bitartean, bere begi handi eta sakonetan iruditu zait gizateria osoaren historiaislatzen dela, eta bat-batean, han ikusi dituthainbat gizon eta emakume jaiotzen etahiltzen, elkar maitatzen eta gorrotatzen,barreak eta negarrak, zeruan abiadurandoazen hodeiak, orain hostotsu eta orainbiluzik dauden arbolak? bizitza osoa nireaurrean igarotzen begirada baten barruan.Bere gorputzaz hitz egin dit, denborak utzi dizkion arrastoei buruz, eta aitortu dit,banandu zenetik hainbeste urte igaro ondoren, batzuetan izaten duela harreman berribat hasteko tentazioa, laneko gizon bat gustatzen zaiola, baina ez dela ausartzen beregorputz biluzia inori erakusten.

Nork desiratuko du halako gorputz bat,tentsiorik gabekoa, behin arropa kendutamolderik gabeko masa baten moduanzabaltzen dena.

Hitz egiten didan bitartean, mahai gaineandagoen egunkariko azalean ingurugiroariburuzko txosten baten berri ematen dutelaikusi dut. Egungo garapen ereduak eta planetaren biziraupenak talka egiten dute. Halajarraituz gero, munduak, nire lagunak bezala, iraungitze data duela pentsatu dut. Etaburura etorri zait Thoreauren esaldi bat:“Eutsi denborari. Jarraitu itzazue unibertsoaren orduak, ez trenenak”. Orduanlagunari galdetu diot ea zergatik ez dituenerlojuak ahazten eta ez dion eusten denborari gustatzen zaion lankide horren inguruan. Zergatik ez den saiatzen desio horidastatzen, bizirik dagoen desio bat, beregorputza ere bizirik dagoen seinale. Orduanlagunak begi-bazterretik begiratu dit,konplizitatez, eta bat-batean, bere begiradaren distiran ozeano baten indarra sentitudut, dena bits zuriz estaltzen duen olatuhandi bat? Bat-batean, haren begiradanmunduaren salbazioa ikusi dut.