Adineko emakumea da, auzokoa.Bakarrik bizi izan da duela gutxiraarte. Orain gutxira arte etxe albokodendan ikusi zenezakeen goizero erosketakegiten, edo bere ataritik irteten zaborrenpoltsa eskuetan, edo eguerdi aldean,eguzkiak jotzen duen ordu horietan, paseobat ematera irteten arropa erosoekin jantzita. Azken urtean, hasieran makulu batekinirteten hasi zen, eta handik gutxira gurpileko taka-taka batekin. Urte bakarrean askoegin zuen behera. Honela, gaur, ez da bakarrik irteten. Zaintzaile bat kontratatu dioteseme-alabek, nahiz eta berak behin etaberriz esan ez duela inor behar, konpontzendela bakarrik.
Duela astebete zaintzailearekin eztabaidanikusi nuen, kalean. Zaintzaileak ez zionutzi nahi dendara ogia erostera bera bakarrik sartzen, bere besoari heldu gabe.Zaintzaileak esaten zion makulu edo takataka gabe, jausteko arriskua zuela. Berakezetz eta ezetz, ogia hartzea besterik ezzuela egingo eta kontuz joango zela. Bainazaintzaileak, nork ordaintzen dion eta zertarako ordaintzen dioten ahaztu gabe,besotik heldu zion derrigor, indarka, etadendatik irtetean emakumeak zuen begirada ikusita, argi zegoen bere harrotasuneanzauri handi bat egin ziola egoerak.
Atzo, berriz ikusi nituen ogia erostenduten dendaren parean. Hara zihoazen,baina sartu baino lehen zaintzaileari telefonoz deitu zion norbaitek eta emakumearen besoa askatu zuen une batez erantzuteko. Emakumeak une hori baliatu zuenzaintzaileari erakusteko bera joan zitekeela, nola ez, bakarrik dendara. Eta han abiatu zen, zaintzailearen nahastea aprobetxatuz, denda barrura, bera bakarrik. Bainasartu baino lehen oreka galdu eta lurrerajausi zen. Korrika joan nintzen laguntzera,zaintzaileak ere telefonoa utzi zuen lagundu ahal izateko. Lurrean zegoela, zaintzaileak min hartu zuen galdetu zion. Emakumeak ez zion erantzun. Zaintzailea bilahasi zen buruan, besoetan, belaunetan?Zauri larri edo kolpe baten bila. Baina lekuokerrean ari zen bila. Emakume harenmin handiena begirada sakon eta umeleanzegoen.