Síguenos en redes sociales:

Hautsa

Gure etxeko armairu eta liburuetanbezala, horrela pausatzen dahautsa gure gainean ere, gure sorbalda eta buruen gainean, urteak aurreradoazen heinean. Behin adin batera helduta,askotan sentitzen dugu desfasatuta gaudela, zaharkituak, garai bateko etxeetakopaper margotuak bezala. Ez ditugu ulertzen, adibidez, gure ilobak erabiltzen dituenhitz berri horiek; ez dugu ezagutzen hiriraasteburuan datorren musika taldea (benetan ez dituzu ezagutzen?, galdetuko dizute,harrituta), ez dugu gure barnean aurkitzengarai bateko pasio eta indarra, handik harabeti zerbaiten bila ibiltzera bultzatzen gintuen indar geldiezin hura. Askotan, gureoinei begiratu eta etxeko zapatilen mozorroa jantzi dutela iruditzen zaigu, jada ezdirela kapaz bide berriak irekitzeko, etagure bizitzaren ibilbidea beti kale eta errutina berdinetatik igaroko direla sinestendugu.

Baina batzuetan dena aldatzen da egunbatetik bestera. Aldaketa hori gauza ezberdin askok eragin dezakete, bakoitzarenbizitzaren arabera. Batzuetan gure bizitzangarrantzitsua izan den norbaitekin berrizelkartzeak eragin dezake aldaketa; bestebatzuetan gaixotasun bat gainditu izanak;etxez edo lanez aldatzeak; bidaia batek;harreman berri batek? Modu ezberdinetangertatu daiteke, baina bat batean bizigarribat aurkitzen dugu, aspaldi ahaztutageneukan etengailu bat zapaldu dugula sentitzen dugu, eta bizigarri horrek astinduegiten gaitu. Uretatik irten berri den txakurbaten modura astintzen dugu geure burua,inguru guztia zipriztinduz, eta orduan konturatzen gara gainean geneukan hautsa ezzegoela bertan betirako, hautsa gaineaneramatera ohitu bagara ere, eta gure azalean barneratuta sentitzen bagenuen ere.Eta hautsez beteriko liburu bat hartu, trapubatekin garbitu eta orrialdeak irekitzeanhango pertsonaiak oraindik bizirik daudelaegiaztatzen dugunean bezala, une horretangu ere bizirik sentitzen gara berriz. Eta uneargitsu horiek bizitzarekin adiskidetzenlaguntzeaz gain, berriz ere eta erakustendigute ezer ez dagoela aurretik idatzita, etabizitzak beti harritu gaitzakela.