Anestesiatik atera nintzen uneagogoratzen dut. Ebakuntza bategin zidaten, eta hainbat orduzanestesiatuta egon banintzen ere, esnatzean, lokartu nindutenetik segundo bakarbat igaro balitz bezala sentitu nuen. Esnatu nintzenean, beldur sentsazio deserosobatek eraso ninduen. Benetan hiru ordupasatu dira? Eta non egon naiz ni orduhorietan? Eta zer egin dute nire gorputzarekin? Nire gorputza harategiko animaliengorpuen antzera irudikatu nuen, zatikatua, hila. Izter bat, sabela, besoak, ipurdia? denak lo, denak zintzilik?
Berriz gogoratu dut une hura Bilboko klinika batean anestesiatuta egon bitarteansexu erasoa jasan duten emakumeenkasuen berri jakin dudanean. Pentsatu dutzer den zeure burua ezin defenditzea, zerden zure gorputza haragi zati bat balitz bezala tratatua izatea. Eta, egia esan,larriena da askotan ez dela beharrezkoageure burua anestesiatuta egotea halakorik gertatzeko, nahikoa da gizartea anestesiatuta egotea arazo mardul honenaurrean. Eta nahikoa da defenditu ezinden norbait edo egoera zaurgarrirenbatean dagoen norbait harrapatzea sexuabusua egiteko.
Apaizen sexu abusuak jasan zituzten umeeta gazteei edo Basauriko entrenatzailearen abusuak jasandakoei ez zieten anestesiarik eman baina beldurraren eta lotsarenanestesiarekin nahikoa izan zuten haiengorputzak bereganatzeko; gure kaleetaneta etxeetan emakume askok jasan behar dituzten sexu erasoetan ere ez da anestesia kimikorik erabiltzen gehienetan, bainahala ere, eraso hauek egiten dituzten gizonentzako hildako edo lokartutako gorputzsoilak dira emakume guztiak, haragia besterik ez.
Pertsona bat dagoen lekuan haragia besterik ez ikustea, hori da gehienetan arazolarriena. Beste norbaiten gorputza bereganatu ditzaketela pentsatzea, beste norbaiten jabe izan daitezkeela. Hau ekiditeko,gizarte hau anestesiatik ateratzea besterikez dago. Eta anestesiatik ateratzeko lehenpausua hainbat urtetan itzalean gordetaegon dena argira ateratzea da. Arazohonen larritasunari neurria hartzeko.