Síguenos en redes sociales:

Kontzientzia

Lehen aldia izan da Isabelentzat. Ezdu aurretik inoiz manifestaldibatean parte hartu. Inoiz ez du pentsatu kalera irten behar zuenik ezereskatzera, ezer aldarrikatzera. Inoiz ez dubere burua halako batean irudikatu. 70urte bete ditu eta iaz hil zi-tzaion senarragaixotasun luze baten ondoren. Ordutik,egunero hitz egiten du telefonoz alabarekin, eta astean bitan elkartzen dira kafebat hartu edo zinemara joateko. Urtehonetan azken 20 urtetan baino gehiagotan joan da zinemara. Senarrari ez zitzaion gustatzen. Ez zi-tzaion gustatzenzinemara joatea, ezta bere emaztea beragabe joatea ere.

Alabak animatu zuen. Zatoz nirekin manifestaziora, esan zion. Baina zertara?,berak. Martxoak 8a da, ama, gure eguna.

Zuk ere baduzu zer aldarrikatu. Lotsaz etabeldurrez gerturatu zen bertara, bainaheltzean, bat batean, urduritasun guztiakdesagertu ziren. Ingurura begiratu etabere alabaren adineko emakumeak, bereilobaren adineko neskatoak, eta bere adineko andreak denak batera ikustean, berelekuan sentitu zen. Inoiz baino gehiagobere lekuan. Nork esango zion ba manifestazio batean sentitu behar zuenik azkenurteetan sentitu ez duen poza, emozioa,indarra. Negarrez bukatu zuen, hunkituta.Ezagutzen ez zuen indar baten aurrean.Astebete pasatu da ordutik, eta zer aldatuda? Bere buruari galdetzen dio. Berepentsamendu eta sentimenduei dagokienez, aldaketa nabari du. Manifestazioanhainbeste emakumerekin batera egoteak,zerbait eman dio, indarraz eta auto-konfiantzaz gain: kontzientzia. Berdintasunezaren eta botere harremanen desorekaren kontzientzia. Inoiz baino kontzienteago da gaur bizitzan zehar izan dituenmuga guztiez, falta izan zaion askatasunaz, inoiz baino argiago ikusten du berelanak nola gutxietsi diren. Alabari deitudio. Pixka bat berandu heldu zait kontzientzia, esan dio. Eta segituan PPk emakume etorkinen inguruan egindako proposamena lotsagabekeria dela esan dio, haserre. Inoiz ez da berandu, ama, erantzundio alabak, bere amaz harro.